Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Atletico talde oso lehiakorra da eta zaila izango da"

Entrenatzaile armaginak bihar emango du deialdia

Jose Luis Mendilibarrek igandean Atletico Madrilen aurkako neurketari buruzko prentsaurrekoa eman du gaur Ipuruan. Entrenatzaile armaginari talde madrildarrak irabazi berri duen Uefa Europa Leagueko tituluak eraginik izango ote duen galdetu diote. "Beti galdetzen zaigu onerako edo txarrerako den. Irabazi dute, orain festak eta omenaldiak izango dituzte, eta ez dakit lan saiorik egin oten duten. Hala ere, talde lehiakorra da eta zaila izango da beraien aurka aritzea. Ez da une txarra, egia da, baina oso lehiakorrak dira", azaldu du.

Talde armaginak ezin izan du lehen mailan madrildarren aurka punturik lortu. "Egia da Lehen mailan ez dela beraien aurka punturik lortu, baina gu aulkian ez ginela taldeak irabazi izan du. Noizbait apurtu beharko da bolada txarra, eta orain errazagoa da. Beraien aurka puntu asko pilatu izan bagenu aurkakoa esango nuke, baina gauden bezala gertuago dugu punturen bat lortzea. Partidu ona egiten saiatuko gara, lehiatzera zelairatuko gara eta norgehiagoka amaierara bizirik iritsi nahi dugu", adierazi du. 

"Bederatzigarren postuan amaitzea du jomuga taldeak. "Bederatzigarren amaitzeko aukera gehien guk dugu. Realak, Gironak eta Alavesek ere aukera dute, baina bere esku duen bakarra gu gara, eta hori da garrantzitsuena. Nire helburua sailkapenaren lehen zati horretan amaitzen izan da". 

Mendilibarrek bihar emandu du deialdia. "Takak kolpe bat jaso zuen, ezin izan du lan saioan parte hartu, eta ezta Juncàk ere. Ea biharkoan entrenatzerik duten. 18 gaude 3 atezainekin, eta filialeko Xesc".