Skip to main content
EU
Kluba

2018-2019 denboraldiko Futbol Eskolarako izen-emate epea zabalik da

Matrikulazio epea gaur ireki da eta Internet bidez egin daiteke

SD Eibarrek 2018-2019 denboraldirako Futbol Eskolarako izen-emate epea zabalik du, 2007 eta 2010 urte bitarteetan jaiotako neskei zuzenduta eta 2008 eta 2010 bitartean jaiotako mutilentzat. Matrikulak Internet bidez egin daitezke, www.sdeibar.com/futboleskola helbidean.

Epea irailaren 1a arte zabalik izango da, eta zalantzak eta kontsultak eposta bidez futboleskola@sdeibar.com egin daitezke, edota klubeko bulegoetan edota  943 201 831 telefono zenbakian.

2018-2019 denboraldiko eskolaren berritasunen artean, ekintzak Unben izango direla jakinarazten da, Anexoan egingo diren obrak direla eta. Ordutegiak ondorengoak izango dira:

2008, mutilak: astearteetan, 17.15tatik 18:30tara.

2009, mutilak: asteazkenetan, 17.15tatik 18:30tara.

2010, mutilak: astelehenetan, 17.15tatik 18:30tara.

2007-2010, neskak: ostegunetan, 17.15tatik 18:30tara.

Kutotak urteko 288 eurokoak izango dira, eta izena ematen dutenek, eskolan anai-arrebarik izanez gero, %50ko deskontua izango dute. Kuotaren barne entrenatzeko ekipazioa (kamiseta, praka eta galtzerdiak), joko ekipazioa, izerditzeko jertsea, futbol botak eta kirol poltsa daude. Era berean, kuota bi epe ezberdinetan ordaindu daiteke: urrian eta otsailean. 

Futbol Eskolan izena emateko beharrezkoa da Eibarren erroldatua egotea, edota Futbol Eskolarik ez duen edozein Gipuzkoako herri batekoa izatea. Gipuzkoako Multikirola txartela ere ezinbestekoa da.