Skip to main content
EU
Kluba

Igandean Athletic Cluen aurkako neurketarako sarrerak agortu dira

Beraien eserlekua libre uzten duten abonatuen jarlekuak Internet bidez jarriko dira salgai

SD Eibarrek eta Athletic Clubek Ipuruan jokatu beharreko neurketarako salgai jarritako sarrerak oso ordu gutxitan agortu dira.

150 sarrera inguru jarri dira salgai, abonatuak (5.731), Athletic Clubi bidalitakoak eta bestelako konpromisoak kontutan izan eta gero. Ipuruak 7.152 eserleku ditu, palko biak eta prentsarako eserlekuak barne. 

Klubak Internet bidez jarriko ditu salgai abonatuek libre uzten dituzten eserlekuak. Hala, igandean Ipuruara etorri ezin edo nahi ez duten abonatuek beraien eserlekuak libre uzteko aukera dutela gogoratzen dugu, eta hau salduko balitz portzentaje bat bereganatuko lukete.