Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Talde handi bati irabazteko ondo egon behar zara eta eurak gaizki

Eibarren entrenatzaileak prest dituen 19 jokalariak deitu ditu, lesionatuta dauden Fran Rico eta Nanoren bajekin

Jose Luis Mendilibarrek gaur adierazi du Real Madrid bezalako talde handi bati irabazteko, “oso ondo egon behar zara eta eurak gaizki egon behar dira”.

Entrenatzaile armagina lehen taldeko prest dituen 19 jokalariak deitu ditu partidurako, lesionatuta dauden Fran Rico eta Nano Mesa, eta zigortuta dagoen Florian Lejeuneren bajarekin. Asier Riesgo, David Junca eta Kike Garcia deialdira bueltatu dira.

Hau da deialdia: Yoel, Riesgo, Capa, Arbilla, Ramis, Dos Santos, Gálvez, Luna, Juncà, Escalante, Dani García, Rivera, Adrián, Inui, Pedro León, Rubén Peña, Bebé, Sergi Enrich eta Kike García.

Mendilibarrek adierazi du Real Madrid ez dagoela ondo jokatzen, “eurek ere hori diote, baina horrek ez du ezer esan nahi Madrid bezalako talde batean, ondo jokatu gabe ere ez duelako galtzen”. “Bi edo hiru txinparta nahikoa dira eurentzat gol aukera bat sortzeko. Hiru puntuen bila etorriko dira, beste taldeekiko zuten abantaila murriztu egin delako. Liga irabazi nahi dute, hirunaka puntu lortu behar dituzte”.

 “Talde handien aurka zerbait lortzeko euren mende zaude. Partidu ona egiten badute eta zuk ez, ez daukazu zereginik. Gol aukera asko sortzen dituzte eta zu fin bazalbiltza, aukeren laurdena sor ditzakezu”.

 “Oso jokalari onak dituzte eta ondo badaude, talde moduan ondo jokatzen dute, ez bakarrik banakotasunengatik. Gol bakarra baino gehiago sartu beharko dugu irabazteko. Zaila da eurak gola sartu gabe geratzea”.

Talde bakoitzak dituen bajen inguruan, “gu inoiz gara izan ditugu bajen inguruan kexatu eta ez dut uste eurak ere kexatu direnik. Gabonetatik hona beti izan ditugu 3 edo 4 lesionatu deialdi bakoitzean eta ez du kexarik egin”.

Anoetan asteartean jokatu zen partiduan ezarri zioten hiru partiduko zigorraren gainean, “minduta” dagoela adierazi du. “Min egiten dit hiru partiduko zigorra ezartzea egin ez dudan gauza batengatik”.