Skip to main content
EU
Kluba

2015eko Gabonetako Kanpusean izena emateko epea ireki da

SD Eibar Fundazioak Gabonetako Kanpusa antolatu du lehen aldiz, 9 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendua.

SD Eibar Fundazioak 2015eko Gabonetako Kanpusean izena emateko epea ireki du, gabonetako oporrak beste era batera gozatu nahi dituzten 9 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendua: balioetan oinarritutako hezkuntza, futbola, dibertimendua eta ingelesa.

Ohiko legez, profesional onenen eskuetan egongo dira umeak, futbol entrenatzaile profesionalak, pedagogoak eta Erresuma Batuko ingeles irakasle bat. Horrez gain, Ipuruako instalakuntzak erabili ahal izango dituzte – Ipar Tribunako ikasgelak barne – giro paregabean.

Kanpusa txanda bakarrean egingo da, abenduaren 26, 27, 28, 29, 30 eta 31 goizean, 09.00-13.30 eta 15.00-17.00 ordutegian. Matrikularen prezioa 185€-koa izango da, eta 175€-koa Udako Kanpusean parte hartu dutenentzat, bazkideentzat eta akziodunentzat (lehen mailako ahaidetasuna izanez gero)

Parte-hartzaile guztiek bi ekipazio tekniko (galtzak, elastikoa eta galtzerdiak), kirol-jertsea, zira eta eguneroko hamaiketako eta bazkaria jasoko dituzte. Entrenamendu zein teknifikazio saioak egingo dira bertan, egunean zehar sesio teknikoak ingelesez, ekintza ludikoak, Lehen Taldeko jokalariekin lan saio bat eta familientzako ate-irekiko jardunaldi bat

Izen-emate epea abenduaren 14ra arte egongo da irekita eta online egingo da www.sdeibar.com/campus helbidean edo Klubaren bulegoetan aurkituko dituzuen izen-emate orrien bitartez. Informazio gehiago campus@sdeibar.com helbidean eta 667 956 950 telefonoan.