Skip to main content
EU
Fundazioa

1000 Partidu Bigarren Mailan: Partidu Historikoak (II)

Eibar-Tenerife-ren arteko neurketa S.D. Eibarreko 1000. partidua izango delaren efemeridea dela eta. Aste honetan zehar, eduki historikoak argitaratzen joango dira, maila honetan erlazionatutako mila partiduen inguruan.

EIBAR 7-0 LEVANTE: ARMAGINEN GOLEADARIK HANDIENA BIGARREN MAILAN

01/02 denboraldiko 13. Jardunaldia zen. Garai hartan Blas Ziarretak zuzentzen zuen taldeak bakarrik 9 gol lortu zituen lehen 12 jardunaldietan eta sailkapenaren erdialdean kokatuta zegoena.

Neurketaren lehen minutuan, dagoeneko Gaizka Garitanok aurretik jarri zituen armaginak eta 20. Minuturako, Sukia eta Guerreroren golak 3-0ekoa jarri zuten, atsedenaldira 4-0 helduz Sukiaren beste gol batekin. Bigarren zatian, Guerreroren beste bi gol eta Jorge Sanchezen beste bat bukaerako 7-0 historikoa borobildu zuten.

Denboraldi horretan, Eibarrek meritu handiko 8. Postuan amaitu zuen 58 punturekin eta Manuel Almunia mailako Zamora izanik.

Partidu hau izan da Bigarren Mailan eskuratu den goleadarik handiena, baina ez bakarra, 6-0ekoa beste bi alditan suertatu baita: 53/54 denboraldian Cultural Leonesaren aurka eta aurten Real Madrid Castillaren aurka.