Skip to main content
EU
Fundazioa

1000 Partidu Bigarren Mailan: Partidu Historikoak (I)

Eibar-Tenerife-ren arteko neurketa S.D. Eibarreko 1000. partidua izango delaren efemeridea dela eta. Aste honetan zehar, eduki historikoak argitaratzen joango dira, maila honetan erlazionatutako mila partiduen inguruan.

EIBAR 3-0 TOLEDO: SALBATZE HISTORIKOA

98-99 denboraldiko azkenengo txanpan, ia guztiz etsita zegoen Eibar batek, maila galduko zuela zirudien. Ligako bost jardunaldi gelditzen baziren ere, 15 puntu jokoan egonik, armaginak 11 puntutara zeuden salbatze aldera.

Orduan, Alfonso Barasoainengandik zuzendutako mutilek lau garaipen jarraian eskuratu zituzten: Osasuna (2-0); Hercules (1-3); Barcelona B (2-0) eta Albacete(0-1).

Azkenengo jardunaldira heldu zen 20. Postuan, salbatzetik 2 puntura. Lehian, Leganes eta Mallorca B, 46 punturekin, abantailarekin irtetzen ziren jardunaldi hasieran eta Barcelona B eta Eibar bazirudien jeitsiko zirenak izango zirela. Hercules eta Ourense jeitsita zeunden dagoeneko.

Jardunaldi hartan, Ipuruan irratiak bero bero zeuden, golen joan-etorriekin. Hoien lehena, Eibarrena, Goioren bitartez, hasierako minutuan. Ondoren Iturrino eta Arenaza neurketa erabaki zuten Eibarrentzat. Baina albiste printzipalak, beste zelaitik zetozen: Barcelona B-k 4-1 galtzen zuen Las Palmas-en aurka eta Mallorca B-k, bere Herculesen aurkako azkenengo minutuetan, hirugarren gola jasotzen zuen, 1-3 galtzaile irtetzeko.

Lopez de la Fuente epailearen adierazpenarekin, miraría egi bihurtu zen, Eibar beste denboraldi bat zilarrezko mailan egongo zen. Zelai inbasioa eta zaletu armagin guztien poza gogoan daude 1999ko ekainaren 20 hartan.