Skip to main content
EU
Fundazioa

1000 Partidu Bigarren Mailan: Igoerak (III)

Eibar-Tenerife-ren arteko neurketa S.D. Eibarreko 1000. partidua izango delaren efemeridea dela eta. Aste honetan zehar, eduki historikoak argitaratzen joango dira, maila honetan erlazionatutako mila partiduen inguruan.

06/07: JOAN-ETORRIKO BIDAIA

Zapore garratzarekin, Bigarren Mailan jarraian eginiko 18 denboraldiak zelan amaitzen ziren ikusita, Eibarrek 2.B Mailara egin zuen itzulera. Manix Mandiolak zuzendu zuen urte hartan talde bat, non sufrituriko jeitsieraren ondoren, urte berdinean berriro ere taldea bere mailarik altuenera eraman zuen.

Denboraldi horretan, Eibarrek lehen postuan amaitu zuen denboraldia 71 punturekin, Burgos baino bi gehiago. Balantzea, 21 garaipen, 8 berdinketa eta 9 porrotekoa izan zen, 51 gol alde edukita eta beste 26 kontran.

Kanpaina borobil horren ondoren, hil ala biziko Bigarren Mailara igotzeko Playoff-a suertatzen zen. Lehenengo kanporaketan, arerioa Hospitalet izan zen: joaneko paritduan hutsean berdindu ondoren, Ipuruan lorturiko 2-0ekoa Codina eta Rebolloren golei esker, hurrengo eta azken kanporaketarako txartela eman zion taldeari.

Norgehiagoka erabakigarrian, arerioa Rayo Vallecano izan zen. Bidegabeko 1-0eko porrota Vallecasen jaso ondoren, Etxabek huts eginiko penaltia barne, dena Ipuruan erabakiko zen. Kasualitatez, partidua Ekainaren 24an jokatu zen, San Juan eguna, horrenbestez, igoera ia derrigorrezkoa zen. Tentsioz eta borrokaz beteriko neurketa batean, Alaña eta Eneko Romoren bi gol ia jarraian merezitako igoera eman zioten Eibarri.