Skip to main content
EU
Fundazioa

1000 Partidu Bigarren Mailan: Igoerak (II)

Eibar-Tenerife-ren arteko neurketa S.D. Eibarreko 1000. partidua izango delaren efemeridea dela eta. Aste honetan zehar, eduki historikoak argitaratzen joango dira, maila honetan erlazionatutako mila partiduen inguruan.

87/88: 30 URTEKO ITXARONALDIA

Bigarren Mailako jeitsiera gertatu zenetik, 57/58 denboraldian, klubak 30 urte behar izan zituen zilarrezko mailara bueltatzeko. 87/88 denboraldian, Eibar 2.B Mailan zegoen, ipar-mendebaldeko multzoan galiziar, asturiar, kantabriar, bizkaitar eta gaztela-lehoitarrekin.

Denboraldi hartan, urdingorriak lehen postuan amaitu zuten, guztira 59 punturekin, 26 garaipen, 7 berdinketa, 5 porrot, 68 gol alde eta beste 21 kontran.

Garai hartako oroigarri bezala, Durangoko Culturalaren aurka jokaturiko azken aurreko partidua geratuko da. Eibartar zaletu pila lurralde bizkaitarrera joan ziren neurketa gertutik bizitzera. Igoera lortzeko berdinketarekin nahiko izateagatik ere, eibartarrak garaipena lortu zuten 0-1 Toñoren golari esker. Igoera poltsikoan izanda, azkenengo jardunaldian 5-0 irabazi zitzaion Lemonari.

1988ko maiatxaren 15 hartan, Untzagak dotore jarri zen Eibarren itzulera Bigarren Mailara ospatzeko.