Skip to main content
EU
Fundazioa

1000 Partidu Bigarren Mailan: Igoerak (I)

Eibar-Tenerife-ren arteko neurketa S.D. Eibarreko 1000. partidua izango delaren efemeridea dela eta. Aste honetan zehar, eduki historikoak argitaratzen joango dira, maila honetan erlazionatutako mila partiduen inguruan.

52/53: LEHENDABIZIKO ALDIZ BIGARREN MAILAN

52/53 denboraldian, Hirugarren Mailan jokatzen, igoera lortu zen eta estatu mailako Bigarren Mailan jokatzeko txartela eskuratu ere. Denboraldi hartan, Eibarrek, 52 punturekin, multzoko txapeldun gelditu zen abantaila handia ateraz bigarren sailkaturari, Sestao.

Urte hartan, eibartarrak, 23 garaipen, 6 erdinketa eta 5 porrot eskuratu zituzten, 93 gol lortuz eta 40 jasoz. Urte horretan, gol sorta ederrak lortu ziren, esate baterako, 11-2 Arenas de Getxoren aurka edota 12-2 Calahorraren aurka.

Garai hartan, taldearen gehiengoa jokalari eibartarrak ziren: Mayo, Aguirregomezkorta, Kaiku, Eibar, Alberto Albistegui, Luis Mª Aranegui, Peito eta Adolfo Sarasqueta.

Lehen neurketa Bigarren Mailan, Alavesen etxean izan zen, 1953ko irailaren 13 hartan, partidua 2-2koarekin amaitu zen.