Skip to main content
EU
Fundazioa

1000 Partidu Bigarren Mailan: Garai Loriatsuak (II)

Eibar-Tenerife-ren arteko neurketa S.D. Eibarreko 1000. partidua izango delaren efemeridea dela eta. Aste honetan zehar, eduki historikoak argitaratzen joango dira, maila honetan erlazionatutako mila partiduen inguruan.

18 DENBORALDI JARRAIAN BIGARREN MAILAN

87/88 denboraldian igo zenetik, talde eibartarra estatu mailan klasiko bat bihurtu zen futbolaren munduan. 18 denboraldi jarraian egon zen gure taldea zilarrezko mailan, errekorra mailan. Denboraldi guzti hauetan, klub armaginak ezaguna egin duen humiltasuna, lana eta sakrifizioa erakutsi zuen.

18 denboraldi hauetan zehar, gogorako geldituko diren uneak bizi izan dira, estualdiko salbatzeak 89/90 eta 98/99 denboraldietan, meritu handiko sailkapenak, baita Lehenengo Mailara igotzeko aukera ere 04/05 denboraldian bezala, honi geitu behar zaio talde historikoen bisitak, hala nola, Atletico de Madrid, Zaragoza, Sevilla, e.a.

Poza eta zoramen momentu guzti hauek, amaiera ikusi zuten 05/06 denboraldian maila galdu zenean eta taldea 2.B Maila jeitsi zenean, klubeko garai loratsuena itxiz, gaur egun garai honi esker S.D. Eibar ezagun da futbolaren munduan. Futboleko topikoak inoiz baino gehiago erabili, zelai txikia, ostikoak, lokatza bezelako topikoak izan ziren Eibarri buruz hitzegiteko.

Aldi honetan, jokalari mordoa bere aztarna utzi zuten elastiko urdingrana janzten, Garmendia, Artetxe, Bixente, Arriola, Olano…tik hasita Iraizoz, Llorente, Almunia, Moises Hurtado…etara, gainera ondoren munduko txapeldu izatera heldu ziren bi jokalari, hala nola, Xabi Alonso eta David Silva. Entrenatzaileekin ere gauza berbera gertatu zen: Blas Ziarreta, Alfonso Barasoain, Jose Luis Mendilibar, Perico Alonso… denak toki berezi okupatzen duten historia armaginean.