Skip to main content
EU
Fundazioa

1000 Partidu Bigarren Mailan: Garai Loriatsuak (I)

Eibar-Tenerife-ren arteko neurketa S.D. Eibarreko 1000. partidua izango delaren efemeridea dela eta. Aste honetan zehar, eduki historikoak argitaratzen joango dira, maila honetan erlazionatutako mila partiduen inguruan.

50. HAMARKADAN

52/53 denboraldian Bigarren Mailara igoera lortu ondoren, urte hortan ere Espainiako Afizioanatuen txapelketa ere irabazi zen, klubak denboraldi batzuk eutsi zuen zilarrezko mailan, 57/58 denboraldirarte.

53/54an hasi zuen Eibarrek bere ibilbidea Bigarren Mailan, garai hartan, bi multzotan zegoen banatuta maila. Armaginak, denboraldi hasiera on bat burutu zuten, erdialderarte goiko postuetan kokatuta egon baitziren, líder egoterarte jardunaldi batzuetan. Azkenik, zazpigarren postuan amaitu zuten denboraldi hartan. Hurrengo denboraldia, oso parekoa izan zen, goiko postuetan egon ondoren, zortzigarren sailkatu bezala amaitu zuen taldeak.

55/56 denboraldian, maila mantentzea lan gehiago eman zuen. Azkenik lortu zen, zati batean Araquistain Errealak utzita etorri zelako. Atezain hau, ondoren Espainiako selekzioan jokatu zuen eta Real Madriden ere, 7 denboralditan 6 liga irabaziz. Nahiz eta denboraldi oso irregularra izan, taldeak Espainiako Afizioanatuen txapelketa berriro irabaztea lortu zuen.

Hurrengo denboraldian, 56/57a, sailkapeneran erdialdean amaitu zen ere, hamargarren postuan, berriro ere, atezain protagonista bezala edukita, Felix Arrizabalaga "Aputxiano".

57/58 denboraldian, ordea, azkenengo denboraldia Bigarren Mailan Eibarrentzat (1988 denboraldirarte), zorte txarrak kluban murgildu zen. Denboraldi hortan taldea Hirugarren Mailara jeitsi zen, horrekin batera, denboraldi erdialdean, "Aputxiano" Valenciara saldu zen, horrek jeitsiera ekarri zuen.  

50. hamarkadan, bost denboralditan eduki zuen Bigarren Mailak Eibarko taldea, hori atari bat izan zen ondoren zetorrenarekin 80, 90 eta 2000 hamarkadetan. Eibar hasi zen eliteko futbolera gerturatzen.