SD Eibar-eko harrobia kirol-egitura bat baino askoz gehiago da: oinarri horren gainean eraikitzen dira klubaren oraina eta etorkizuna. Oinarrizko Futbolak bere taldeen hazkunde tekniko eta lehiakorrean lan egiten du egunero, baina baita haur eta gazteen prestakuntza integralean ere, kirola hezkuntza eta garapen pertsonalerako tresna gisa ulertuta.
Balioak Eraikitzen – Construyendo nuestros valores programaren bidez, Fundazioak prestakuntza-eredu bat bultzatzen du, balioak ikaskuntzaren erdigunean kokatzeko. Errespetua, konpromisoa, ahalegina, talde-lana, apaltasuna edo bizikidetza dira jokalekuaren barruan zein kanpoan lantzen diren printzipioetako batzuk, eta futbolariei laguntzen zaie beren hazkunde pertsonalean eta kirolean.
Helburua, jokalari hobeak ez ezik, pertsona hobeak ere prestatzea da, SD Eibar ordezkatzen duten nortasuna eta balioak indartuz.
2025-2026 denboraldian, Oinarrizko Futbola 13 taldek osatzen dute, horietatik 9 gizonezkoenak eta 4 emakumezkoenak, armaginen prestakuntza-futbola hazten eta indartzen jarraitzen duen kirol-egitura sendotuz.