Skip to main content
EU

Futbol Eskola

SD Eibar Fundazioaren Futbol Eskola, futbol eskola bat baino gehiago da. 200 haurrek inguru parte hartzen dute eta alderdi sozialari eta heziketari garrantzi handia ematen dion proiektua da, futbolaren bidez giza balioetan heztea oinarri duena.

Futbol Eskolako koordinatzailea Gorka Amutxastegi da, eta harekin harremanetan jartzeko aukera egongo da helbide honetan: futboleskola@sdeibar.com. Emakumezkoen Futbol Eskolako arduraduna Alaitz Seoane da, sdeibarfemenino@sdeibar.com

ADINAK

Futbol Eskola, neskak: 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako neskak (biak barne).

Futbol Eskola, mutilak: 2014 eta 20156 urteen artean jaiotako mutilak (biak barne).

 

 ENTRENAMENDU ORDUTEGIA

Entrenamendu guztiak Ipuruako Anexoan egingo dira.

Mutilak, 2014: astelehenetan, 17:15etatik 18:30era. 

Mutilak, 2015: asteartetan, 17:15etatik 18:30era.   Ez da inskripzio gehiagorik onartuko 2015en jaiotako haurrentzat.

Mutilak, 2016: asteazkenetan, 17:15etatik 18:30era. 

Neskak, 2013-2016: ostegunetan, 17:15etatik 18:30era. 

KUOTAK

Urteko kuota 288 eurokoa izango da, 144 euroko bi hileko kuota ordainduta (2023ko Urrian eta 2024ko Otsailan).

Futbol Eskolan dagoeneko ahizparen edo nebaren bat izena emanda dutenek % 50 deskontua izango dute kuotan.

EPEAK ETA BALDINTZAK

Izena emateko epea 2023ko ekainaren 17tik irailaren 9ra artekoa izango da.

Futbol Eskolan izena-emateko Eibarren erroldatuta egon behar da nahitaez, edota Futbol Eskolarik ez duen Gipuzkoako beste udalerri batean.

Era berean, neska-mutikoa inskribatuta egon beharko da Gipuzkoako Multikirolan (eskola-kirola).

ONLINE MATRIKULA (IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK)

Futbol Eskola 2023 / 2024
SD Eibar Fundazioaren Futbol Eskolan izena eman ezazu
uuuu
hh
ee
TALLA / NEURRIA

* Ez da inskripzio gehiagorik onartuko 2015an jaiotako haurrentzat.