
Oinarrizko Futbola
Oinarrizko futbola SD Eibarren espiritua eta etorkizuna da. SD Eibar Fundazioak kudeatzen du Gure Harrobia, eta ez da garapen teknikoa lortzeko eta lehiaketetan parte hartzeko bide bat soilik: klubak fundazioaren "Gure Balioak" proiektuaren zerbitzura jartzen duen tresna ere bada. Proiektu horren oinarrian, talde-lanaren, ahaleginaren, umiltasunaren, hobetzeko grinaren eta elkartasunaren balioak dautza.
2021-22 denboraldian, guztira 14 talde biltzen ditu oinarrizko futbolak: 4 neska talde eta 10 mutil talde.
- Emakumezkoen Ohorezko Maila
- Ohorezko Erregionala (Eibar Urko)
- Emakumezkoen Euskal Liga
- Gazteen Ohorezko Maila Nazionala (A)
- Gazteen Liga Nazionala (B)
- Gazteen Ohorezko Maila (C)
- Kadete Nesken Ohorezko Maila
- Kadeteen Euskal Liga
- Kadete Mutilen Ohorezko Maila
- Haurrak: neskak
- Haurrak: Ohorezko Maila
- Haurrak: Infantil Txiki
- Errendimenduzko Alebinak
- Partehartzezko Alebinak