EU

Enpresa Kluba

SD Eibarren Enpresa Klubak EAEko erakunde, enpresa eta instituzioen arteko harremana sustatzen eta koordinatzen du. Lehen Mailako estadio batean eta kokapen pribilegiatua izanik –hiru euskal probintzien artean–, enpresa-sinergiak hobetzeko eta zabaltzeko interesa duten enpresen arteko bilerak eta harremanak sustatzen ditu Enpresa Klubak. Fundazioaren bitartez, neurrira egindako ekitaldi, mintegi, hitzaldi eta bilera proaktiboak antolatzen dira; harremanak hobetzeaz gain, konpainietako kudeatzaileen helburuak lortzeko lagungarriak dira.