Skip to main content
EU

Eibar Kirol Elkartea

Eibar Kirol Elkartea 1940an sortutako futbol klub bat da, eta bere ibilbide luzean, futboleko maila guztietan jokatu du, erregional mailetatik hasita lehen mailaraino. Honako hauek dira kirolarekin loturiko bere mugarri garrantzitsuenak: bigarren mailan egindako ondoz ondoko hemezortzi urteak (1988 eta 2006 artean, mailako errekorra) eta 2013-2014 denboraldian lehen mailara igo izana. Egun, bigarren mailan jokatzen du. 2014an kapitala zabaldu behar izan zuen futbol profesionalean jarraitu ahal izateko, eta 10.000 akziodun lortu zituen 69 herrialdetan, klubaren irudia mundu osoan ezagutarazi zuen marketin-kanpaina berritzaile bati esker. Eibarreko gizonezkoen lehen taldeak 8. 64 ikusle hartzeko gaitasuna daukan Ipurua udal estadioan jokatzen ditu partiduak; entrenamenduak, berriz, Atxabalpeko instalazioetan egiten ditu, Arrasaten. Nesken taldea ere badu, 23/24 denboraldian maila gorenean arituko dena, eta bere etxeko neurketak Unben jokatzen dituena.