SDE / ALBISTEAK

Sheila Elorzak 2022ra arte luzatu du kontratua

Emakumezkoen taldeko kapitainak bi urtez berritu du kontratua klubarekin

Itzuli

26/06/2020 18:11

Sheila Elorzak armagina izaten jarraituko du beste bi urtez. Emakumezkoen taldeko kapitainak kontratua berritzeko akordioa sinatu du klubarekin 2022 urtera arte. Hala, taldea zelai barrutik gidatzen segiko du Liga Iberdrolan.

Arrigorriakoak Ligako neurketa guztiak jokatu ditu, 22. Horietatik, 20 hasieratik eta 2 aulkitik aterata. Horrez gain, bi gol eskuratu ditu eta zelai erdian jokalari aldaezina bihurtu da Iker Dorronsororentzat.

Klubeko kominikabideei egindako adierazpenetan, erdilaria “pozik” azaldu da beste bi urtez jarraitzegatik. “Oso eskertuta nago klubarekin eskaini didan konfiantzagatik, baita datorren urtean nire ametsan den Liga Iberdrolan jokatzeko aukera emateagatik”.

Elorzaren esanetan, datorren denboraldia “ez da erronka samurra izango”. “Kategoria oso exigente da. Baina argi dugu nortzuk garen eta zer eskaini dezakegun. Lan handia egingo dugu benetako Eibarren zein den erakusteko”.

Horretarako, kapitainak azpimarratu du “garrantzitsua izango dela egunerokoaz eta taldekideez gozatzea. Entranemendu zein partida bakoitzean dena ematea eta beste urte batez Lehen Mailan jarraitzeko helburua betetzea”.

SDE / HURRENGO PARTIDA

20:00 13-08-2021

SDE / Agenda

13 ABU

20:00 El Alcoraz

Partidua

Jardunaldia1 SD Huesca - SD Eibar

22 ABU

19:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia2 SD Eibar - SD Ponferradina

29 ABU

El Plantío

Partidua

Jardunaldia3 Burgos CF - SD Eibar

05 IR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia4 SD Eibar - CD Leganés

12 IR

Zubieta

Partidua

Jardunaldia5 R. Sociedad B - SD Eibar

Agenda ikusi