SDE / ALBISTEAK

Sergio Alvarez: "Madrilen zerbait positiboa ateratzearekin konbentzituta gaude"

Eibarreko erdilariak "konplexurik gabe eta ilusiorik handienarekin" ekingo dio partidari.

Itzuli

31/03/2021 13:54

Larunbatean Valdebebasen Real Madrilen aurka jokatuko duten partidaren atearian, Sergio Alvarezek adierazi du "ziur gaude zerbait positiboa aterako dugula". 
"Taldea gogotsu dago eta aurkari handia dela jakinda ekingo diogu partidari, baina konplexurik gabe goaz, energia handiarekin eta ilusio handienarekin".

Klubeko hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Sergio Alvarezek azpimarratu du "deskonexio egun hauek beharrezkoak" zirela, "zaila da sailkapenaren behealdean egon eta emaitzak iristen ez direla ikusta".

"Emaitzak guztiz onak ez diren arren, taldeak asteak daramatza lanean eta dinamika txar hau iraultzen saiatzen ari da. Ligako azken partidako sentsazio onek asteburuko partidari konfiantzaz aurre egin eta goranzko joerarekin jarraitu nahi dugu. Gure bertsiorik onena aurkitu behar dugu, eta batez ere puntuak lortu, hori baita garrantzitsuena".

"Futbolean urte asko daramatzagunok badakigu futbolari profesionala presioarekin bizi dela. Egoera zaila da, baina nahikoa puntu eta partida geratzen dira egoera iraultzeko. Ziur nago lortuko dugula, plantilla eta maila dugu helburua lortzeko".

"Xehetasun txikiengatik partidak ihes egiten ari zaizkigu", aitortu du jokalari asturiarrak. "Denboraldi osoko joera izan da. Partida gutxitan sentitu gara aurkariaren azpitik, baina akats puntualek gehiegi baldintzatzen gaituzte. Akats txiki horiek partidak galarazten dizkizute eta horrek talde bezala konfiantza murrizten dizu. Elkar aurkitzen saiatu behar dugu, gure bertsiorik onena eta sentsaziorik onenak bilatzen, eta geratzen zaizkigun partida hauetan islatzen".

"Taldea edozein aurkariren kontra lehiatzen ari da, nahiz eta ustez maila handiagoko taldea izan. Horren bila goaz Madrilera, haiek oso jokalari onak dituztela jakinda. Biziak eta lehiakorrak bagara eta gure ideiak islatzen baditugu, partida zaila egingo diegu. Gure aukerak baditugu, akatsak gutxitzen baditugu edo, ahal dela, bat bera ere egiten ez badugu, puntuaziotik askoz gertuago egongo gara".

Bere ustez, emaitza positiboa lortzeko gakoak "aukera gutxi ematea eta gure nortasunaren ezaugarriak goian islatzea" izango dira: "Presioa egitea eta erdiraketa asko ateratzea".

"Bolada txarra hasi zenetik, zaleek taldeari maitasuna, maitasuna eta animoa baino ez diote erakutsi. Eskertzekoa da zaleek kluba eta jokalariak babesten jarraitzen dutela ikustea; horrek energia gehiago ematen digu. Bere arnasa sentitzen dugu partidetan eta lanean eta borrokan jarraitzeko pizgarri bat gehiago da".

SDE / Agenda

06 MAI

10:45 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

07 MAI

10:45 Ipurua

Lan saioa

Gimnasioa

08 MAI

10:45 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

09 MAI

14:00 Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia35 Getafe CF - SD Eibar

13 MAI

20:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia36 SD Eibar - Real Betis

Agenda ikusi