SDE / ALBISTEAK

SD Eibarrek Valenciaga Oroitzarrea jokatu dadin Eibako Txirrindulari Elkartea diruz lagunduko du

Fundazio armaginak 9.000 €ko diru laguntza emango du

Itzuli

06/10/2020 10:34

SD Eibarrek Eibako Txirrindulari Elkartea diruz lagunduko du, aurten 49. edizioa beteko duen Valenciaga Oroitzarrea jokatu dadin. 

Klub armaginak 9.000 €ko dirulaguntza emango du bere Fundazioaren bidez, eta zaletuen egutegiko lasterketarik garrantzitsuena jokatzea ahalbidetuko du. Probak ohiko bere ibilbidea aldatu beharko du COVID 19 dela-eta, eta segurtasun neurriak handituko ditu. 

Errepide bazterrean ez da zalerik egongo. Irteera Azitaingo poligonoan izango da, eta Arraten bukatuko da lasterketa. Bietan SD Eibarko ordezkaritza bat egongo da, bertako kirola bultzatuz. 

Mikel Larrañagak, SD Eibar Fundazioko lehendakari ordeak, eta Angel Lopezek, Eibarko Txirrindulari Elkarteko lehendakariak, gaur sinatu dute hitzarmena Ipuruan.

SDE / Agenda

28 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

29 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

30 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia8 SD Eibar - Cádiz CF

31 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

07 AZ

14:00 El Alcoraz

Partidua

Jardunaldia9 SD Huesca - SD Eibar

Agenda ikusi