SDE / ALBISTEAK

Pozo: "Gure beharrak aurkariarenak baino handiagoak direla islatu behar dugu"

Levanteri irabaztea geratzen diren jardunaldiei begira "plus bat" izango litzatekeela adierazi du armaginak

Itzuli

07/04/2021 15:14

Alejandro Pozok agerraldia egin du gaur Atxabalpen, asteko bigarren entrenamenduaren ostean. Hegaleko atzelariak adierazi duenez, "Gure gogoak eta beharrak aurkariarenak baino handiagoak izan behar du", larunbatean Ipuruan jokatuko den partidari begira.

"Levanteren aurkako partida oso garrantzitsua da, geratzen diren guztiak bezalaxe. Etxean irabazteko beharra dugu, denboraldi osoan partida bakarra irabazi dugu eta".

Larunbatean garaipena lortuz gero "pixka bat lasaitzen lagunduko liguke" onartu du Pozok. "Liga oso estu dago behealdean. Garaipen bat lortzen badugu, hortik atera gaitezke. Lauzpabost talde gaude borrokan eta amaierara arte egongo garela argi dugu".

Egoera zaila izan arren, Sevillako jokalariak adierazi duenez, "Taldea beti bezala dago, ilusio eta gogo berarekin. Dena ematen dugu entrenamendu bakoitzean. Dinamika aldatzeko irrikan gaude".

"Irabazteko gogoz nago. Garaipen batek geratzen diren bederatzi jardunaldietarako plus bat emango liguke", adierazi du.

Atzelari armaginak Levanteren denboraldia goraipatu du. "Errege Kopako finalerdietara iritsi dira eta ligan ondo daude. Baloiarekin tratu ona izateagatik bereizten dira eta jokalari onak dituzte". Aurrea egin ahal izateko, "Gure jokoa egin behar dugu eta ausartak izan behar dugu".

Bakarkako arloan, "defentsan asko hobetzen ari naiz. Kosta egiten zitzaidan alderdi horietako bat zen. Aurrean aritzen nintzen lehen eta ez nengoen defendatzera ohituta. Aurten kontzeptu defentsiboak hartzen ari naiz, indartsuago noa dueluetara eta hobetzen ari naizale nabaritzen dut".

"Taldeari gehiago lagundu nahiko nioke, asistentziekin edo garaipen batean lagunduz. Hala ere, garrantzitsuena taldeak irabaztea, berdin du nola. Jokalariok ilusio handiarekin gaude eta dena emango dugu kamiseta honengatik amaierara arte", esan du.

SDE / Agenda

09 MAI

14:00 Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia35 Getafe CF - SD Eibar

13 MAI

20:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia36 SD Eibar - Real Betis

16 MAI

18:30 Camp de Mestalla

Partidua

Jardunaldia37 Valencia CF - SD Eibar

23 MAI

18:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia38 SD Eibar - FC Barcelona

Agenda ikusi