SDE / ALBISTEAK
Osteguneko Girona – Eibar partidarako sarrerak, gaur arratsaldetik aurrera salgai
Sarrerek 15 euroko prezioa dute eta Orsaixanen erosi daitezke

Gaur arratsaldean jarriko dira salgai Orsaixanen Girona FC-k osteguneko (Montilivi, 19:00) Girona-Eibar partidarako bidalitako 306 sarrerak. Ostegunekoa igoera kanporaketako joaneko neurketa izango da.
Sarrerek 15 €ko prezioa dute, eta Ipuruan bakarrik erosi ahal izango dira, gaurko 15:30etatik asteazkeneko 12:00etara.