SDE / ALBISTEAK

Mendilibar: “Sendo aritu behar gara, talde moduan eta bakarka”

Eibarreko entrenatzaileak filialeko hiru jokalari deitu ditu San Mameseko partidarako

Itzuli

13/12/2019 14:24

José Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eskaini du Athleticen aurkako derbiaren atarian. Zaldibarreko entrenatzaileak adierazi du “sendo aritu behar gara, talde moduan eta bakarka”.

Prestatzaile armaginak garrantzia kendu nahi izan dio partida honetarako taldeak dituen bajei. “Agian aldaketa ondo etorri dakiguke. Ezin dugu denbora galdu falta direnekin, hamaika gaude eta aurrera atera behar dugu”.

Zaldibarrekoak ohartarazi du talde gogorra dela Athletic. Etxean ondo dabiltza. Ia dena irabazi dute. Hegaletatik min asko egiten dute. Lateralak ondo doaz aurrera, erdiraketa asko egiten dituzte, baita golak ere. Ondoren, taldea oro har, ondo dago, bloke bat dira eta badakite zer egin une oro”.

Horrez gain, Mendilibarrek zera adierazi du “Bi zentralak eta Dani Garcíak defentsa egonkortasuna ematen diete. Eta hortik aurrera, gainontzekoak azaltzen dira. Hegaletatik min egiterik ez badute Raul García bilatzen dute luze, baloi jaitsi edo luzatzeko. Williams ere jokalari azkarra da”.

Edonola ere, Zaldibarko entrenatzaileak esan du, “guk gure buruan jarri behar dugu arreta. Lehen minutuetatik gure lana egitea garrantzitsua da. Ez diegu utzi behar gu dominatzea. Ea ondo ateratzen garen. Azken partidetan kostatu zaigu eta”.

Zentzu horretan Mendilibarrek aitortu du, “gu ere hegaletatik ondo bagaude min egiten dugu. Bi aurrelarirekin jokatzen dugunean ere min egiteko gai gara”.

SDE / Agenda

28 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

29 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

30 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia8 SD Eibar - Cádiz CF

31 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

07 AZ

14:00 El Alcoraz

Partidua

Jardunaldia9 SD Huesca - SD Eibar

Agenda ikusi