SDE / ALBISTEAK

Mendilibar: "Partidak irabaziko ditugu eta lehenengoa larunbatekoa izango da"

Eibarreko entrenatzaileak "partida irekia" iragarri du Levanteren aurka

Itzuli

08/04/2021 16:10

Jose Luis Mendilibarrek adierazi duenez, "hemendik aurrera ziur partidak irabaziko ditugula" eta horietako lehena larunbat honetan Ipuruan Levanteren aurka jokatuko dutena izango dela.
Asteburu honetako partidaren aurreko prentsaurrekoan, Mendilibarrek taldea "ondo eta indartsu" dagoela azpimarratu du. "Uste dut partida menderatuko dugula eta aukerak izango ditugula, gero ikusiko da asmatzen dugun ala ez, baina nik uste dut asmatuko dugula".
"Egia da beste talde batzuk gure antzeko egoeran daudela, baina irabazten hasi behar dugu. Ez gara beti zain egongo besteek irabaz ez dezaten. Guri dagokigu irabaztea, eta larunbat honetan dena jarriko dugu irabazteko ".
"Garrantzitsuena partida bat irabaztea da. Batzutan, partida bat irabazten baduzu, nahiz eta besteek ere irabazi, zure konfiantza handitu egiten da, badakizu zer den irabaztea eta lagundu egiten dizu. Irabazten ez badugu, besteek egiten dutenaren zain egon beharko dugu".

"Egiten duten futbolagatik partida irekia izango dela uste dut. Ez dira atzean geratzen. Defentsan gogor egon behar dugu, despisterik gabe, akatsik gabe. Ez da erraza, baina ondo egongo garen konfiantzarekin joan behar dugu. Konfiantzarekin irten behar dugu, nik konfiantza eman behar diet jokalariei eta jokalariek eman behar diete euren artean. Ea horrela talde indartsua egiten dugun eta partida azken momentura arte jokatzen dugun ".
Levante "talde nahiko ezberdina" dela esan du. "Aurrera aukera asko egiten dituzte, gol asko sartzen dituzte, baina batzuetan golak ere jasotzen dituzte eta atzean ez dabiltza hain ondo, ez defentsagatik, talde osoagatik baizik. Atzean indartsuak izan behar dugu, eta gero aukerak aprobetxatu. Ea aukerak sortzen ditugun eta ea golak sartzen ditugun".
Bryan Gilen baja dela eta, "kontrako taldeetan arazo gehien sortu duen jokalaria” izan dela esan du. Zerbait aldatu beharko dugu iristeko eta aukerak egiteko. Entrenamenduak ondo joan dira eta zelai erditik aurrera indartsuak izango garela uste dut ".
Mendilibarrek dei egin die armaginen zaleei. "Gugan konfiantza izateko esaten diet. Asko kostatzen ari zaigu irabaztea, baina mailari eusteko aukerak ez ditugu galdu eta hemendik aurrera ziur partidak irabaziko ditugula eta lehenengoa hurrengoa izango dela".

SDE / Agenda

09 MAI

14:00 Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia35 Getafe CF - SD Eibar

13 MAI

20:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia36 SD Eibar - Real Betis

16 MAI

18:30 Camp de Mestalla

Partidua

Jardunaldia37 Valencia CF - SD Eibar

23 MAI

18:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia38 SD Eibar - FC Barcelona

Agenda ikusi