SDE / ALBISTEAK

Mendilibar: "Orekatuago egon behar dugu, gehiago hitz egin eta gehiago lagundu"

Entrenatzaile armagina Getaferen lehiakortasunaren beldur da

Itzuli

20/11/2020 14:51

Jose Luis Mendilibarrek "orekatuago" jokatzeko eskatu dio bere taldeari eta "gure artean askoz gehiago hitz egin eta lagundu" behar dugula azpimarratu du.

Igandean Ipuruan Getaferen aurka jokatu beharreko partidaren atarian (14: 00etan), Eibarreko entrenatzaileak zera adierazi du, "Aurkariak baloia lapurtzen dizunean area barrura bizpahiru paserekin iristea saihestu behar dugu".

"Une honetan falta zaiguna da. Baloitik eta jokotik gertuen daudenak adiago daude, baina zuzenean parte hartzen ez dutenak babian gaudela dirudi".

Mendilibarren ustez, geldialdia "ondo2 etorri zaio taldeari, selekzioekin hiru jokalari izan dituen arren. "Marko (Dmitrovic) eta 21 urte azpikoak (Pozo eta Bryan Gil) denboraz etorri dira igandean egon ahal izateko. Atsedenaldiaren aurreko astean hiru entrenamendu saio oso on izan genituen eta aste honetan ere hiru oso on egin ditugu".

Bere ustez, Getafe "aurkari zaila" izango da. "Emaitzetan ez dago hain ondo, baina lehiakorra da. Ipuruan hobetu behar dugu eta sentsazio hobeak eman. Partidako une batzuetan ondo gaudela ematen du, baina jokaldi solte batean gol bat edo aukera bat egiten digute eta horretan hobetu behar dugu".

"Emaitzetan oso ondo ez dabiltzan arren, berdin lehiatzen dira, ez dira inoiz lasaitzen, bizitza ezinezko egiten dizute eta aurkari zailenetako bat da. Ez dugu partidatik atera behar eta guk egin behar dugun horretan zentratuago egon behar dugu. Haien zain bagaude, ez gara irabazteko gai izango. Markagailuan atzetik ez jartzea ere garrantzitsua izango da. Hain talde indartsua eta gogorra denez, ez dizute zure futbola egiten uzten eta, aurretik jarriz gero, zaila izango da".

Mendilibarrek ohartarazi duenez, taldeak Ipuruan lortutako emaitza txarrak kontuan hartuta, aurkarientzat "jada ez da hain zelai gogorra". "Indartsu egon ahal izatea espero dut, eta hemendik aurrera garestiagoa izatea puntuak hemendik ateratzea".

Bi taldeen joko motagatik, Eibarreko entrenatzaileak uste du "aukera gutxiko partida" izan daitekeela eta "asmatzen duenak eramango du".

Marc Cucurellari buruz, edozein taldetan nabarmendu den jokalaria dela esan du, "Hain azkarra eta bizia delako, edozein futbol motatara eta edozein postutara egokitzen delako. Bizia izatea eta egoera konprometituetatik ondo ateratzea eragiten dion gen hori du, eta beti izango du".

SDE / Agenda

03 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

04 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

05 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

06 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

07 ABE

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia12 SD Eibar - Valencia CF

Agenda ikusi