SDE / ALBISTEAK

Linzoainen bigarren hat trick-a hilabete baten buruan

Aurrelari bergararra protagonista Nagusia izan zen 1960ko azaroan Recreacion taldearen aurka lortutako garaipenean

Itzuli

12/04/2021 15:00

Angel Linzoain bergararra izan zen golegilea (6-2) Recreación taldearen aurka lortutako garaipenean. Aurrelariak hilabete baino gutxiagoko epean bigarren hat trick-a eskuratu zuen 1960ko azaroaren 13an.

Orduko prentsaren arabera, zelaiaren egoera ezinhobeabm jokatu zn neurketa eta Eibarren aldeko hiru penalti adierazi gabe geratu ziren.

Gol-festa hau baino hilabete lehenago, armaginek 7-3 irabazi zioten Alfarori. Neurketa hartan ere, Linzoainek hiru gol lortu zituen.

Liga hasiera txar baten ostean, eibartarrak egoera iraultzen hasi ziren eta bosgarren postuan ziren Alaves liderretik bost puntutara. Gasteiztarrek 7-0 garaitu zuten Izarra Mendizorrotzan, jardunaldi berean.

19. minuturako, Linzoainek bi gol sartu zuen, lehenengoa bigarren minuutan atezainak huts egin ostean. 22. minutuan, Jose Ignacio Iribarrek hirugarrena egin zuen eta minutu bat geroago, bisitarien lehen gola iritsi zen.

Emaitza horrekin iritsi zen lehia azken ordu laurdenera. Amaieran, Ricardo Fernandezek 4-1ekoa sartu zuen, Ignacio Beitiak bosgarrena eta azkenik, Linzoainek seigarrena egin zuen. Recreacionek berriz neurketako azken txanpan eskuratu zuen bigarrena.

Eibarren hamaikakoa honakoa izan zen: Ayarzaguena, Arriola, Ciriaco, Alberto, Kaiku, Osa, Fernandez, Beitia, Linzoain, Iribar eta Sanz.

Eibarrek atzeko lerroan zituen arazoak zuzentzen saiatu zen eta horregatik aldaketa dezente egon ziren. Jainagak, Zubietak eta Arrietak aulkian hasi zuten lehia. Bien bitartean, Jose Luis Arosa eibartarra bere aukeraren zain zegoen zegoen aulkian. Atean, Del Pozok izan zuen hatzeko hausturaren ondorioz, Antonio Ayarzagüenak bere lekua hartu behar izan zuen.

Bereziki nabarmendu ziren Linzoain aurrelaria, bere hirukoarekin, eta Ciriaco eibartarra, Alavesen, Real Madrilen eta Espainiako selekzioan aritutako Ciriaco Errasti jokalariaren semea. Zelai erdian, Kaikuk maisuki zuzendu zuen taldea eta aurrealdean oso laguntza ona aurkitu zuen Bergaratik zetorren Jose Luis Sanzekin.

1960ko azken hiruhilekoa oparoa izan zen Ipuruan. Urrian, 7-3 garaipena Alfaroren aurka, azaroan 6-2 Recreacionen aurka eta abenduan 9-0 Beasainen aurka. Hiru partidatan 22 gol alde eta 5 kontra eskuratu zituzten.

 Are gehiago, liga hasieratik 15. jardunaldira arte, Eibarrek zortzi partida jokatu zituen etxean jokatutako zortzi partidetan eta lau sartu gol egin zizkion Logroñesi, bi Real Unioni, zazpi Alfarori, hiru Tolosari, sei Recreación taldeari, lau Vitoriari, bederatzi Beasaini eta lau Bergarari, Guztira 39 gol egin zituzten, ia bost goleko batez bestekoa lortuz.

30 partida jokatu ondoren, liga 82 golekin amaitu zuen taldeak. Soilik Alavesen atzetik zeinek 87 gol lortu zituen.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide den Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

Argazki-oinak

- Atezainak Linzoaini egindako geldiketa.

- Luis García Ichaso masajista historikoa Debako Errotazar zelaian.

- Jose Luis Arosa atzelari eibartarra.

SDE / Agenda

09 MAI

14:00 Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia35 Getafe CF - SD Eibar

13 MAI

20:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia36 SD Eibar - Real Betis

16 MAI

18:30 Camp de Mestalla

Partidua

Jardunaldia37 Valencia CF - SD Eibar

23 MAI

18:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia38 SD Eibar - FC Barcelona

Agenda ikusi