SDE / ALBISTEAK

Klubeko talde egokituak Andoni Igartuaren eta Ioritz Begoñaren gidaritzapean jarraituko du

Futbol inklusiboko sekzioak jarduerara itzultzeko plan bat diseinatu du

Itzuli

25/08/2020 11:44

Andoni Igartuak eta Ioritz Begoñak klubeko talde egokituaren buru izaten jarraituko dute. Lehenengo eta bigarren entrenatzaileek, hurrenez hurren, bigarren urtez jarraian zuzenduko dute SD Eibar Fundazioaren menpe dagoen futbol inklusiboko ataleko taldea. Bi teknikariak lanean daude jada, pandemiaren ondorioek markatutako ikasturte berria diseinatzen.

Futbol inklusiboko sekzioaren nahia ahalik eta azkarren jarduerara itzultzea da, betiere segurtasun neurriek ahalbidetzen badute eta kirolarien osasuna uneoro lehenesten dela. Egungo egoerak edozein jardueraren garapena normaltasunez zailtzen duela jakinda, honako plan hau diseinatu da:

Datu fisikoak hartzea: irailaren amaieran, jokalariek test fisiko batzuk pasatuko dituzte banaka, bakoitzaren egoera fisikoa baloratzeko.

Banakako entrenamenduak: datuak hartu ondoren, teknikariek emaitzak aztertuko dituzte eta bakoitzarentzako banakako entrenamendu-plan bat diseinatuko dute.

Jarduera hori online entrenamenduen bidez egingo da telematikoki, mugimenduak gauzatzerakoan jarraipena eta zuzenketak egin ahal izateko.

Nutrizioari buruzko formakuntza: entrenamendu integrala egiteko asmoz, jokalariek eta gurasoek Aurora Cid klubeko nutrizionistak zuzendutako sesio digitala izango dute. Horrela, futbol inklusiboaren atalaren ildo estrategikoetako bat landu nahi da, egungo jarduerarik ezaren ondorioz gorputz-koipea handitzeko arriskua ekiditeko.

Bien bitartean, staff teknikoak hilabete hauek aprobetxatuko ditu SD Eibar Fundazioak joan den denboraldian abian jarri zituen alderdi metodologiko ezberdinak garatzen jarraitzeko.

SDE / Agenda

27 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

28 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

29 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

30 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia8 SD Eibar - Cádiz CF

31 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

Agenda ikusi