SDE / ALBISTEAK

Iker Dorronsoro: “Taldearen indarra egiten duen lanean dago”

Entrenatzaile armaginak nabarmendu du “Madrilek aurkako atea azkar bilatzen duen taldea da”

Itzuli

16/10/2020 10:56

Iker Dorronsorok prentsaurrekoa eskaini du igandean Madrilen aurka Ligako hirugarren jardunaldia jokatu aurretik. Entrenatzaile armagina pozik azaldu da taldeak egunerokoan eraskusten duenarekin “taldeak sinisten du egiten duen lanean eta hor dago bere indarra”.

Hasiera bikaina egin badute ere, Eibarreko prestatzailea zuhur azaldu da hedabideen aurrean. “Guretzat partida guztiak oso zailak dira, bolada txarra edozein unetan iritsi daiteke. Lehen emaitzek morala eta konfiantza ematen digute baina badakigu berdin jarraitu behar dugula”.

Egunerokoan pozik da taldeak erakusten duenarekin. “Lehen astean irabazi eta gero, alaitasuna nabari zen jokalariengan. Levante puntu garrantzitsua atera eta gero, lanean sendo ikusten ditut. Inor ez da erlaxatzen eta hori garrantzitsua da.

Aste honetako aurkariaren inguruan, “Madrid baloiaren bidez iniziatiba izaten duen taldea da. Batez ere oso onak dira baloia lapurtu eta gero. Aurkako atera azkar iritsi nahi dute”, esan du. “Baloi irteeran motz zein luze jokatu dezakete. Hor kontuz ibili behar dugu. Garrantzitsua da hegaleko jokalariak eta aurrelaria ondo kontrolatu behar ditugula”.

Dorronsorok gogoan du iaz filiaren aurka etxean galdutako partida “Lehengo urteko arantza hori kendu nahi dugu. Etxean bi partida galdu genituen bakarrik eta horietako bat Madrilen aurka izan zen. Ez genuen partida ona egin. Baina partida hori puntu inflexio izan zen, partida horrek markatu zigun zertan ginen onak eta zer hobetu behar genuen”.

Ligaren hasieraran balorazio ere egin du entrenatzaileak. “Bartzelona indartsu ikustne dut. Haien atzetik lau-bost taled ikusten ditut. Hortik aurrera gainontzekoak egongo gara. Astebururo egongo dira partida transpak, emaitzak arraroak… Liga oso berdintsua da eta Partida guztiak hartzen ditugu finala izango balira bezala”.

SDE / Agenda

27 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

28 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

29 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

30 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia8 SD Eibar - Cádiz CF

31 URR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

Agenda ikusi