SDE / ALBISTEAK

Iker Dorronsoro: “Partidaren bila aterako gara. Neurketa irabazi nahi dugu eta taldea ondo ikusten dugu”

"Lortu ditugun puntuak zakuan ditugu gure merituei esker" esan du entrenatzaile armaginak

Itzuli

08/01/2021 10:26

Iker Dorronsorok prentsaurrekoa eskaini du igandean Athletic Cluben aurka Ligako hamabosgarren jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa igaldean jokatuko da 12:00tan Lezaman.

Entrelatzaile armagina biharko neurketaren inguruan mintzatu da. “Partidaren bila aterako gara. Neurketa irabazi nahi dugu eta taldea ondo ikusten dugu”. “Badakigu partida zaila izango dela baina gure asmoa neurketa irabaztea da”, aitortu du.

Dorronsorok aurkariaren egoera ere aztertu du. “Athletic nesken futbolean erreferente bat da eta errespetu handia diogu”. “Dinamika onean egon ez arren, edozein momentutan edozein talderi irabazteko gai dira eta zulotik aterako dira”, esan du. Hala ere, “guk haien momentu txar hori aprobetxatzen saiatu behar dugu eta partida gure aldera eraman nahi dugu”, aitortu du Igeldokoak.

Etxean azken neurketa irabazi eta gero, eta taldearen azken partidak aztertuz, “sentsazio oso onak ditugu”, adierazi du. Igandeko derbia “oso berezia izango da, aurkari handi baten aurka jokatzen dugu”. Gainera, “une onean iristen gara eta zerbait positiboa atera nahi dugu igandean”, esan du.

Taldea ematen ari den mailari buruz, “beti berdinean ari gara, gure estiloa aldatu gabe eta lortu ditugun puntuak zakuan ditugu gure merituei esker”, adierazi du. “Partida askotan aurkariak gure estilora moldatu behar izan dute jokatzeko modua eta bai gu baita jokalariak ere oso inplikatuak gaude eta denon artean lortu dugu hau”, aitortu du.

SDE / Agenda

21 URT

21:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia19 SD Eibar - Atlético de Madrid

24 URT

18:30 Estadio Abanca Balaídos

Partidua

Jardunaldia20 RC Celta - SD Eibar

30 URT

14:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia21 SD Eibar - Sevilla FC

07 OTS

Estadio El Sadar

Partidua

Jardunaldia22 CA Osasuna - SD Eibar

14 OTS

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia23 SD Eibar - Real Valladolid CF

Agenda ikusi