SDE / ALBISTEAK

Harrobiko taldeen balantzea

Armagin taldeak, banan-banan

Itzuli

07/01/2022 10:57

2022ko lehiaketa hastear dago harrobiko taldeentzat, eta talde bakoitzak 21-22 denboraldiko lehen hilabeteetan izandako ibilbidearen balantzea egingo dugu.

GIZONEZKOEN KATEGORIA

 
EIBAR URKO
Gizonezkoen hirugarren taldeak, Gipuzkoako Ohorezko Erregionala Mailan militantea denak, txapelketari pultsua hartu dio hasiera zalantzazkoa eta irregularra izan ondoren. Gaur egun hirugarren postuan dago liderrarengandik (Touring) hiru puntura eta egonkortasuna eta sentsazio hobeak transmititzen ditu.
- Entrenatzailea: Iñigo Pérez

GAZTEEN NAZIONAL OHOREZKO MAILA

Laugarren postuan dago, 2. sailkatuarengandik bi puntura eta liderra den Osasunarengandik 5 puntura. Errege Koparako sailkapen matematikoa lortu du jada, urtarriletik aurrera kanporaketa bidez jokatuko dena. Horri esker, estatuko harrobi onenen aurka neurtuko ditu indarrak.
- Entrenatzailea: Ivan Franco


GAZTEEN NAZIONAL LIGA

Aurreko denboraldiko gorakada bikainaren ondoren, taldeak hazten jarraitzen du denboraldia igaro ahala, eta bosgarren da sailkapenean.
- Entrenatzailea: Joxean Álvarez

GAZTEEN OHOREZKO MAILA


Talde gaztearekin, taldea hasiera irregularra izaten ari da, maila baxuko partidak meritu handiko beste batzuekin uztartuz. Helburua martxa egonkortzea eta erregularragoak izatea da. Gaur egun 8. dago bere taldean

- Entrenatzailea: Txus Sanjurjo


KADETEEN EUSKAL LIGA

Taldea, maila oso lehiakor eta zorrotzaren hasiera gorabeheratsuaren ondoren, sentsazioak eta konfiantza hartzen ari da 1. faseko azken zatiari Txapeldunen Fasera sartzeko ideiarekin aurre egiteko. Gaur egun 7. postuan dago, 5. sailkatuarengandik hiru puntura, Txapeldunen Fase honetara sartzeko aukera ematen baitu.

- Entrenatzailea: Mikel Badiola

KADETEEN OHOREZKO MAILA

Denboraldi hasiera zaila da talde gazteago baten aurka lehiatzen den talde gazte batentzat, non alde fisikoa baita jokalariek gainditu beharreko oztopo handiena. Aurrera egin ahala taldea lehiaketara egokituz doa eta bigarren zatitik aurrera bertsiorik onena azaltzen dute. Gaur egun bere taldeko 7. postuan dago.

- Entrenatzailea: Ian Uranga

INFANTILEN OHOREZKO MAILA

Multzoko liderra da Realarekin batera txapelketako lehen fasean.

- Entrenatzailea: Jon Blanco

INFANTIL TXIKI

Bere multzoko lidergoan amaitu zuen 1. fasea, eta gaur egun bere multzoko lehen sailkatua da 2. fasean, Txapeldunen Azken Fasean sartzeko helburuarekin.

- Entrenatzailea: Egoitz Leturiondo

ALEBINAK

Bi alebin taldeak lehen fasean murgilduta daude, egunero lehiatzeko ilusioarekin; izan ere, iragan denboraldian ez zuten partidarik jokatzeko aukerarik izan eta entrenamenduak zailtasunez egin ziren.


EMAKUMEZKOEN KATEGORIA



EUSKAL LIGA (filiala)

Bera da txapelketako liderra partidarik galdu gabe, eta 3 puntuko tartea du bigarren sailkatuarekiko, nahiz eta partida bat gutxiago jokatu. Txapelketa Nazionalean jokatzeko aukera emango dion igoera desiratuaren bila.

- Entrenatzaileak: Borja Celaya eta Aritz Elorza

OHOREZKO ERREGIONALA

Oso talde gaztearekin, txapelketako liderra da, partidarik galdu gabe eta 7 puntuko tartearekin bigarren sailkatuarekiko. Jokoa hobetu du hasieratik eta iazko titulua errepikatu nahi du, bigarren taldea Euskal Ligara igotzeko zain.

- Entrenatzailea: Aitor Martínez

KADETE OHOREZKO MAILA

Lehiaketako liderra da bigarren sailkatuarekiko 4 puntuko tartearekin. Aurreko urtearekin alderatuta talde berria, jokalari berriak, haur-taldetik gora egiten zuten jokalariak eta espero baino emaitza hobeekin, hobekuntza indibidual eta kolektibo handiarekin.

- Entrenatzailea: Jon Olangua

INFANTIL OHOREZKO MAILA

5. postuan egon arren, futbolari dagokionez gehien proposatzen duen taldeetako bat da, taldean jokatuz eta proposamen erakargarri batekin.
Taldeko kide bakoitzak hobekuntza handia izan du taldeko jokoari esker.

- Entrenatzailea: Cristina Arratibel

SDE / HURRENGO PARTIDA

22:00 21-05-2022

21 MAI

22:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia41 SD Eibar - CD Tenerife

29 MAI

18:30 Santo Domingo

Partidua

Jardunaldia42 AD Alcorcón - SD Eibar