SDE / ALBISTEAK

GOL-FESTAK (XXXVIII). Araquistainek bi gol sartu zituen Eibarrekin jokatutako azken partidan

1970eko apirilaren 26an Aragoiri 6-2 irabazi zion

Itzuli

12/04/2022 11:35

Jose Mari Araquistain aurrelari elgoibartarrak bi gol sartu zituen Eibarren jokatu zuen azken partidan, eta armaginek 6-2 irabazi zioten Aragoiri.
1970eko apirilaren 26an jokatutako partidaren ondoren, Araquistain Realeko taldean sartu zela eta donostiarrekin Kopako txapelketa jokatuko zuela argitaratu zuen bertako prentsak.

Eibar hirugarren postuan zegoen sailkapenean Sanserekin berdinduta, Logroñes lider zela, bi talde gipuzkoarrak baino zortzi puntu lehenago. Liga bukaeran errioxarrak izan ziren txapeldunak, eibartarren eta donostiarren atzetik.
Eibarren hamaikakoa: Murguiondo, Múgica, Ibarzabal, Eceiza, Aranegui, Berriozabal, Beistegui (Oteiza), Lacasa, Araquistain, Lustres eta Cacho.
Golak: lehen zatian, Aragoiko taldea indartsu zelairatu zen eta markagailuan aurrea hartu zuen korner baten irteeran. Eibarrek berdindu egin zuen sei minutu geroago, Cachok Lacasari baloia utzi zion gola sar zezan. Banakoarekin iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatia zeharo desberdina izan zen. Bi minuturako Araquistainek 2-1ekoa sartu zuen. Ondoren, Lustresek buruz eman zion Araquistaini bere bigarren gola sartzeko. Handik 22 minutura Mikel Beisteguik erdiratu zuen izkinatik eta Royok baloia bere atean sartu zuen. 5-1eko jokaldian, Araquistainek Lacasari pasea aurreratu zion, jaurtiketa gogor batez Garcia atezaina gainditu zezan. Ondoren, Aragoiko taldeak bigarren gola sartu zuen, korner baten irteeran. Oteiza, Araquistain eta Lacasaren arteko jokaldi bikain baten ondoren markagailua itxi zen.
Araquistainen lehen gola denboraldiko ehungarren gola izan zen Eibarrentzat. 38. jardunaldian liga amaitu zenean Eibarrek 108 gol sartu zituen.
Azken lau partidak jokatu ez arren, Jose Mari Araquistain, 35 golekin, Eibarren historiako golegilerik onena bihurtu zen denboraldi batean, eta baita 69-70 denboraldian maila nazional guztietako golegilerik onena ere Espainian. 35 goleko marka 80-81 denboraldian berdindu zuen Bonbero Echavek.
Araquistain Eibar taldeko entrenatzailea izan zen 2. A mailan 93-94 eta 94-95 denboraldietan, eta lan handia egin zuen taldearen buruan.
Erreportaje honetan agertzen diren datuak Eibarko historialari Jesús Gutiérrez SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kideak eman ditu.

ARGAZKI-OINAK
- Eibarren hasierako hamaikakoa Aragoi jipoitu zuenean. Eibar: Berriozabal, Aranegui, Eceiza, Ibarzabal, Mugika, Murguiondo. Behean: Beistegui, Lacasa, Araquistain. Lustres eta Cacho.
- Jose Mari Araquistain Eibarko jokalari gisa jokatu zuen azken partidan.
- Juan Cachoren zentroa.

 

SDE / HURRENGO PARTIDA

19:30 28-08-2022
Sarrerak erosi

19 ABU

20:00 Ciudad Deportiva Villarreal

Partidua

Jardunaldia2 Villarreal CF B - SD Eibar

28 ABU

19:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia3 SD Eibar - SD Ponferradina

02 IR

21:00 Estadio Municipal Butarque

Partidua

Jardunaldia4 CD Leganés - SD Eibar

12 IR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia5 SD Eibar - Granada CF

18 IR

Estadi Nacional d'Andorra

Partidua

Jardunaldia6 FC Andorra - SD Eibar

25 IR

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia7 SD Eibar - R. Racing Club