SDE / ALBISTEAK

GOL-FESTAK (XXVIII). Eibar nagusi, hogei minutuan hiru gol egin eta gero

1966ko abenduaren 18an 7-0 gailendu ziren eibartarrak Alfaroren aurka

Itzuli

14/10/2021 10:22

Partida amaierako emaitzak argi islatu zuen Eibarrek 1996ko abenduaren 18an Alfaroren aurkako neurketan izandako nagusitasuna. Izan ere, lehen hogeita hamar minutuetan 3-0 zihoazen.

Orduko kroniken arabera, ez zen bestelako partida izan. Zelaia egoera onean zegoen, nahiz eta minutuek aurrera egin ahala, lokazten joan zen. Hamalaugarren jardunaldiko neurketa zen eta Eibar bigarren tokian zen 20 punturekin, Real Unionetik bi puntutara. Txantrea, aldiz, hirugarren zen 17 punturekin.

Atsedenaldian, markagailua 3-0ekoa zen. Lehena Icetak eskuratu zuen hamargarren minutuan, Ramos atezainaren aldaratze bat jaso eta gero. 22. minutuan iritsi zen bigarrena, debuta egin zuen Uriguen jokalariak egin zuen eta hirugarrena, aldiz, Jorge Iceta esker hegalekoak egin zuen. Aurretik gainera, Icetari egindako penalti bat huts egin zuen Lamatak.

Bigarren zatian, Gonzalezek Ramos atezaina ordezkatu zuen Alfaron. Hala ere, neurketa  are eta ilunago jarri zen errioxarrentzat. Izan ere, zortzigarren minutuan, Aldanondok Patxi Aranegiren erdiraketa baliatu zuen laugarrena egiteko. Hurrengo hiru golak Arroyabek, Aranegik eta Aldonondok (bere bigarrena) egin zituzten.

Neurketan Iceta, Arroyabe eta Aldanondo nabarmendu ziren.

Eibarrren hamaikakoa honakoa izan zen: Irure, Arguiñano, Muñoa, Josu Cenarruzabeitia, Patxi Aranegui, Arroyabe, Ucin, Aldanondo, Urigüen, Lamata, Iceta.

Liga amaieran Eibar txalpelduna izan zen 48 punturekin, Real Unionekin berdinduta. Alfaro, aldiz, azkenaurrena izan zen eta Erregionalera jaitsi zen. Igoera fasean, Eibarrek Mahónen galdu zuen 3-2 joaneko kanporaketa eta itzulikoa 3-0 irabazi zuen. Zoritxarrez, azken kanporaketan, Jaenen galdu zuen 1-0 eta 2-1 gailendu zen itzulikoan. Hirugarren neurketan 1-0 galdu zuen eta hortaz, ez zuen Bigarren Maila igoera lortu.

Miguel Angel Lamata Bravo, 1947ko maitzaren 11n jaiotakoa, Eibarrek fitxatu zuen gazte mailako etapa bukatu zuenean, 18 urte zituela. Bi denboraldi jokatu zituen (65-66 eta 66-67) eta ostera Atleticok fitxatu eta Badajozera utzi zuen. Bertan, 6 gol egin zituen 16 neurketetan. Ondoren, 68-69 denboraldian Atleticoko lehen taldearekin aritu zen Lehen Mailan eta hurrengo urtean, bigarren teladearekin. 1970 eta 1973 urteen artean, Espanyolen egon zen Lehen Mailan eta azkenik beste bi denboraldi Sevillan Bigarren Maialan.

Lamata 2019ko abuztuan hil zen 72 urte zituela. 2019ko irailaren 1ean minutu bateko isilunea egin zen Eibar-Atlético partidaren atarian. Talde madrildarrean, Josean Urtiaga eta Jose Eulogio Garate eibartarrekin jokatu zuen Lamatak.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

Argazki-oinak:

- 1210102_024 José María Lamata.

- 1210105_001.Eibarko zuzendariak 66-67 denboraldian Lerunen (Elgoibar). Besteak beste, Ernesto Gorosabel, Baroja, Cortaberria edo Iturralde.

- 1210109_009. José María Irure atezaina.

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 06-12-2021

03 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

05 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

06 ABE

16:00 Estadio de La Romareda

Partidua

Jardunaldia19 Real Zaragoza - SD Eibar

07 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

09 ABE

11:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

11 ABE

20:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia20 SD Eibar - Málaga CF