SDE / ALBISTEAK

GOL-FESTAK (XXV). Ocarizen hat trick-a eta zaleen kritikak

Eibarrek 6-0 irabazi zion Oberenari 1965eko abenduaren 5ean

Itzuli

08/09/2021 17:05

Jose Luis Ocariz aurrelariak sartutako hiru golak erabakigarriak izan ziren Eibarrek ,1965eko abenduaren 5ean, Oberenaren aurka Ipuruan Hirugarren Mailako partidan lortutako sei eta hutseko garaipenean.

Hiru gol egin arren, Ocarizek eta bere taldekidea zen Jorge Icetak ikusleen eta kronikarien kritika gogorrak jaso zituzten, haien ‘joko indibidualista’ zela eta.

Eibar bigarren postuan zen hamabigarren jardunaldiko neurketa hura jokatu aurretik. Liga amaieran, igoera kanporaketak jokatu zituen txapeldunordea izan eta gero. Lehen fasean Cartagena kanporatu ostean, fase erabakigarrian erori zen Constancia Inca taldearen kontra.

Oberenak, bere aldetik, hamaikagarren bukatu zuen eta mailari eustea lortu zuen.

Garai hartako kroniken arabera, zelaiaren egoera (aurreko egunetan euria egin zuen) eta azken minutuetan nafarrek izandako nekea baliatu zuten eibartarrek gol-zaparrada lortzeko. Patxi Aranegui erdilaria eta Jose Antonio Baqué aurrelaria nabarmendu ziren bereziki. Astigarraga eta Duñabeitiaren lana ere aipatzekoa izan zen.

Golak: lehen gola 21. minutuan iritsi zen, Baquéren pase bikain baten ostean. 2-0ekoa hiru minutu geroago iritsi zen, Baqueren beste pase batekin. Hirugarrena Juan Vergara "Camiño" aurrelariak egin zuen. Lau minutu geroago, Okarizek bere bigarren gola egin zuen Icetaren pase bat jaso eta gero.

Bigarren zatiko 18. minutuan, Okarizek laugarrena egin zuen “Camiño”ren pasea baliatuta. Handik gutxira, Muñoak penalti bat huts egin zuen. Amaiera baino lehen, Icetak eta Duñabeitiak bosgarrena eta seigarrena eskuratu zituzten.

Eibarren hamaikakoa honakoa izan zen: Murguiondo, Argoitia, Muñoa, Castillo, Aranegui, Astigarraga, Ocáriz, Baqué, Vergara "Camiño", Duñabeitia eta Iceta.

*José Luis Ocáriz Legorburu Urretxun jaio zen 1943an, eta 1960 eta 1962 urteen artean Alavesen harrobian egin zen ezagun. Ondoren, Bergarara joan zen 62-63an eta Arrasatera hurrengo denboraldian. Eibarren 1964 eta 1966 urteen artean aritu zen, ondoren Alavesen bi denboraldi jokatzeko.

Bere karrera Logroñesen amaitu zuen, 1970ean, errioxarrek Bigarren Mailara igotzea lortu zuten denboraldian. 27 urterekin utzi zuen futbola. 2018an hil zen, 75 urte zituela.

 

Argazki-oinak:

- José Luis Ocáriz.

- Juan Vergara "Camiño" eta Castillo "Chichia".

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 22-10-2021
Sarrerak erosi

18 URR

16:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak itxita

19 URR

21:00 Estadio Heliodoro Rodríguez López

Partidua

Jardunaldia11 CD Tenerife - SD Eibar

20 URR

15:15 Ipurua (anexo)

Lan saioa

Ateak itxita

21 URR

17:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

22 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia12 SD Eibar - FC Cartagena

23 URR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita