SDE / ALBISTEAK

Gol-festak (XIV): Linzoainek hat trick-a lortu zuenekoa

Eibarrek 7-3 irabazi zion Alfarori 1960ko urriaren 16an

Itzuli

06/04/2021 11:41

1960ko urriaren 16an Eibarrek lehen emaitza handia lortu zuen 1960-1961 denboraldian Alfarori 7-3 irabazi eta gero. Angel Linzoainek hiru gol egin zituen. Ostera, Hirugarren Mailako goleatzaile nagusia bihurtu zen aurrelari bergararra.

Ligako seigarren jardunaldia zen eta armaginak hamargarren postuan zeuden Elgoibarren atzetik Hirugarren Mailako multzoko 16 taldeen artean, sei punturekin. Sei jardunalditan sei puntu batu eta 18 gol jaso zituzten. Izan ere, lehen jardunaldian 6-1 galdu zuten Mirandan.

Partida arratsalde euritsu batean jokatu zen Ipuruan, baina zelaia egoera onean zegoen eta sarrera ona izan zen.

Garai hartan, Antonio Mayo atezain ohia zen Eibarreko entrenatzailea. Bere bigarren denboraldia zuen. Aurretik Antonio Corralen laguntzailea izan zen.

Linzoain bergararrak berehala egin zituen lehen bi golak. Lehena, hirugarren minutuan iritsi zen eta bigarrena, aldiz, zortzigarrenean. Hamaikagarren minutuan Fernandezek hirugarrena eign zuen Sanzen pase luzea jaso ondoren. 16 minuturen buruan Cabezonek 3-1ekoa sartu zuen errioxarrentzat eta 20. minutuan, Linzoainek bere hirugarren gola sartu zuen (4-1). Atsedenaldira iritsi baino lehen, Zubietak 5-1ekoa lortu zuen Eibarrentzat.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Eduardo Maidaganek beste bi gol eskuratu zituen Eibarrentzat eta 7-1eko ezarri zuen. Morionesek eta Rafak markagailua apaindu zuten errioxarrentzat.

Eibarren hamaikakoa honakoa izan zen: del Pozo (Javier), Eusebito Jainaga, Zubieta, Arrieta, Arriola, Osa, Fernandez, Aguirre, Maidagan, Linzoain eta Sanz. Markagailuan 7-2 zela, Ignacio Del Pozo atezainak min hartu zuen, hatz txikia hautsita, eta Javier ordezkoa zelairatu zen. Go bat jaso zuen.

Anekdota gisa aipatzekoa da Eusebito Jainaga atzelari eibartarra Odei Jainaga egungo Jabalina plusmarkistaren aitxitxa dela. Bere kirol hastapenetan futbolaria ere izan zen. Bidean, Eibarren beheko mailetan beste jokalari topo egin zuen, Mikel Oyarzabalekin. Ostera, ordea, Odei Jainaga eskubaloian aritu zen Eibar Eskubaloian eta atletismoari buru belarri ekin aurretik.

Neurketa hartan, Angel Linzoain aurrelaria eta Ricardo Fernandez eskuin hegalekoa nabarmendu ziren. Ezkerreko hegalean baita ere, jardun nabarmena izan zuen Jose Luis Sanzek.

Linzoain 1960tik 1964ra Eibarreko jokalaria izan zen. 2018ko urrian, bere familiarekin batera, Ipuruako zelaia bisitatu zuen, berarentzat oso hunkigarria izan zen jardunaldi batean.

Angel Linzoain Ilarduyak Eibarren aurrealdean Paco Araquistain eta José Eulogio Gárate jokalari nabarmenekin jokatzeko ohorea izan zuen. Hirurogeiko hamarkadako lehen bost urteetan herriko futbolari gazteak ere aritu ziren. Hala nola, Jose Antonio Baqué, Carmelo Basaras edota Patxi Aranegui.

Liga amaieran, Alaves txapelduna eta Vitoria txapeldunordea promoziorako sailkatu ziren eta Eibar hirugarren izan zen gasteiztarretik bi puntura. Babazorroek igoeta lortu zuten, Vitoriak, ordea, ez. Alfaro, bere aldetik, sailkapenaren erdian sailkatu zen, zazpigarren postuan.

 

Argazki-oinak:

Angel Linzoain aurrelari bergararra buruz errematatzen.

Eusebito Jainaga defentsa.

Antonio Mayo entrenatzailea.

Eibar-Alfaro jaialdia iragartzeko kartela Javier de Isasi tabernan.

SDE / Agenda

09 MAI

14:00 Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia35 Getafe CF - SD Eibar

13 MAI

20:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia36 SD Eibar - Real Betis

16 MAI

18:30 Camp de Mestalla

Partidua

Jardunaldia37 Valencia CF - SD Eibar

23 MAI

18:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia38 SD Eibar - FC Barcelona

Agenda ikusi