SDE / ALBISTEAK

GOL-FESTAK (IX). Coruñako Juvenil taldeak 6-3koa jaso zuen Ipuruara egindako bisita bakarrean

Luis Maria Aranegik hat trick-a eskuratu zuen, Eibarren lehenengoa Bigarren Mailan

Itzuli

23/02/2021 11:20

Club Deportivo Juvenilek, egun existitzen ez den Coruñako taldeak, Ipuruan jokatu zuen Bigarren Mailan jokatu zuen denboraldi bakarrean. Armaginek 6-3 gailendu ziren, 1954ko abenduaren 12an.

Eibarrek Bigarren Mailan, Iparraldeko Multzoan, jokatu zuen bigarren denboraldia zen. Gol-festa hura zilarrezko mailan lortu zuen hirugarrena izan zen. Ostera, 1958an hirugarren mailaera jaitsi zen.

Nahiz eta porrota jaso, Juvenil tealdeak itxura ona utzi zuen. Ipuruara egindako lehen bisitagatik banderatxo bat eraman zuten oroigarri gisa baita Eibarko biztanlego galiziarrak eman oparti batzuk ere.

Orduko prentsaren arabera, atezain bisitaria erreflexurik gabe zebilen. Juvenilen jokatu aurretik, Acuña hamabost denboraldiz aritu zen Coruñako Deportivon eta lau aldiz irabazi zuen Lehen Mailako Zamora Saria.

GOLAK:

1-0: Laugarren minutuan, Huartek kornerra atera, Etxarrik ikutu eta Aranegik sare barrura.

2-0. Minutu bat geroago, Igoa II.ak jaurti eta Acuña atezainak huts egite larria.

3-0: LLonaren gola Martín atzelariaren huts egitea baliatuz.

4-0: Huarteren erdiraketa eta Llonak sare barrura.

4-1: 38. minutuan, galiziarren lehen gola

5-1: Atsedenaldira iritsi aurretik, Llonaren jaurtiketa eta aldaratzea Aranegik sare barrura.

5-2: Bigarren zatian, Royok aldeak murriztu zituen

5-3: Minutu batzuk geroago, galiziarren hirugarrena.

6-3: Amaiera iritsi baino bi minutu lehenago, Igoa II.aren jokaldia eta Aranegiren hirugarrena.

Eibarren hamaikakoa: Querejeta, Arriola, San Martin, Cans, Echarri, Valdes, Huarte, Larrabeiti, igoa II, Llona eta Aranegui.

Luis Mari Aranegui izan zen Eibarrekin Bigarren Mailan hirukoa lortu zuen lehen eibartarra. Denboraldi horretan zortzi gol sartu zituen guztira.

Lehia Ignacio Echarri nabarmendu zen, gerora Luis Arconada nazioarteko atezaina izango zenaren osaba. Horrez gain, Realak utzitako erdilaria Igoa II nabarmendu zen Eibarren eta aurrealdean aritu zen Aranegui eibartarra ere bai.

  1. jardunaldiaren amaieran, Eibar zazpigarren postuan zegoen hamasei taldeen artean, Zaragozaren eta Osasunaren aurretik.

Anekdota gisa, 1954ko abenduaren 12ko jardunaldi horretan bertan, Eibar Urkok, Costa Multzoko Lehen Erregionalean, 2-10 irabazi zion Mendizorrotzan Gasteizi.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kide den Jesus Gutierrez historialari eibartarrak eman ditu.

Argazki-oinak (Eibarko Udal Artxiboa)

- Luis Mari Aranegui gol bat ospatzen.

- Ignacio Echarri

- Igoa II.

SDE / Agenda

17 AP

10:45 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

18 AP

16:15 Wanda Metropolitano

Partidua

Jardunaldia33 Atlético de Madrid - SD Eibar

22 AP

21:00 Nuevo Los Cármenes

Partidua

Jardunaldia31 Granada CF - SD Eibar

26 AP

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia32 SD Eibar - Real Sociedad

01 MAI

14:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia34 SD Eibar - Deportivo Alavés

Agenda ikusi