SDE / ALBISTEAK

Garitanok ohartarazi du "lanerako buzoa jantzi behar dugu" Cartagena mendean hartzeko

Eibarreko entrenatzaileak esan du biharko aurkaria "hegan" ari dela eta denboraldiko "unerik gozonean"

Itzuli

21/10/2021 13:17

Gaizka Garitanok ohartarazi duenez, bere taldeak "lanerako buzoa jantzi" eta "lehenengotik azkeneraino ibili" lan egin beharko du Cartagenaren aurkako partidan garaipena lortzeko.

Bihar Ipuruan (21:00etan) Murtziako taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian, Garitanok esan du "ziurrenik bolada onenean daude bi taldek egingo dugu aurrez aurre, emaitza onenak ateratzen ari garenak":

Aste gorabeheratsua

"Irabazten duzunean badirudi ez zaudela hain nekatuta, baina atsedenik gabeko astea egokitu zaigu. Jendea aldatzen ari gara, edonork jokatzeko moduko plantilla dugula uste dut".

"Ziurrenik partida polita izango da, alternatibekin, astea hono amaiera emateko. Almeria eta Tenerife izan ditugu eta orain maila horretako beste bat daukagu".

Aurkaria

"Cartagena zalantzekin hasi zen eta sistema aldatu zuen, hiru erdiko atzelarirekin jokatu du eta oso ondo ari da. Sendoagoak egin dira baloiarekin zein baloirik gabe. Irabazteak ere hobeto jokarazten dizu eta gero eta hobeto jokatzen joan dira. Egin duten partidarik onena azkena dela uste dut, Sportingen aurkakoa. Sporting talde bikaina dela ikusita, sekulako erritmoarekin jokatu zuten, erasora jo zuten uneoro. Momenturik onenean daude eta badakigu partida zaila izango dugula".

Rubén Castro

"Azken estatistikei begira egon gara eta azken sei jaurtiketak golera egin ditu. Ez dut gogoratzen hori egiteko gai den inor. Partidan zehar baloi asko ukitzen ez duen jokalaria da, jokoan ez du asko parte hartzen, baina azken metroetan diferentziala da. Harrapatzen duenean, gutxitan ikusi dudan definizio-kalitatea du. Ruben eta beste jokalari batzuk oso ondo daude erasoan; hala nola, Gallar. Goiko edozeinek egin diezazuke gola".

Eibarren bilakaera

"Zailena egin dugu jardunaldi askotan: futbolean ondo jokatu, gol aukera asko egin eta golak eskuratu. Sendotasunean hobetu behar genuen, aukera gutxi egiten baitziguten. Orain sendotasun hori aurkitzen ari gara, eta taldeak bi jardunaldi jarraian eman ditu hutsean. Une jakin batzuetan izan dugu gol aukerak egin dizkigutenean behar izan dugun zorte apur hori. Orain dena batu da. Horrek konfiantza eman digu".

"Hobetzen jarraitu behar dugu. Lehen ez nengoen hain kezkatuta, taldeari gol aukera gutxi egiten zizkiotela ikusten nuelako. Uste dut lehen ez ginela hain gaizki, eta orain, gauza batzuk hobetu behar ditugu. Egia da, ordea, atea hutsean edukitzeak eta sendo aritzeak eta gero dugun erasoko jokoa edukitzeak oreka eta garaipenak ematen dizkigula ".

"Jokalariei esaten diet ez lasaitzeko, ez pentsatzeko gauzak ondo doazelako inor baino gehiago garela. Pistoia pixka bat jaisten badugu, arazoak izango ditugu. Lehenik eta behin lan egin behar dugu: salto egin, korrika egin, sufritu eta estutu, eta gero futbola atera. Batzuetan garaipenek pistoia jaitsarazten dizute eta azkar aktibatu behar dugu. Oraintxe bertan hegan ari den talde baten aurka jokatuko dugu, azkar daude, ondo daude. Jarrita ez bagaude, irabazi egingo digute".

"Lanerako buzoak beti egon behar du jantzita. Oso onak diren taldeen aurrean, lehenengotik hasita azkenera arte ez bagaude prest, ez ditugu partida horiek aterako. Orain ere hala izan behar du. Atsedenaldian mugimenduak eta aldaketak izaten ari dira, jokalari guztien exijentzia maximoa behar dugu".

Ipuruako laguntza

"Goiko taldeen aurka segidako partidak jokatzen ari gara etxean eta futbol une oso onak izan ditugu. Sufritutzen jakin dugun eta gaizki pasatu dugun uneak ere izan ditugu. Hor jendea daukazunean eta 1.000 beharrean 2.000 edo 3.000 beharrean 4.000 daudenean, asko nabaritzen dugu. Ipuruak horretan laguntzen digu. Zenbat eta jende gehiago sartu, goroz eta gehiago lagunduko digute".

Franchuren lesioa

"Franchu fenomeno bat da, oso mutil langilea, apala. Hilabete mordoa galduko ditu lesio larri batengatik eta pena da beragatik. Fran Sol eta Anaitz Arbillaren lesioekin bat egingo du eta zalantza gabe eragingo digu".

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 06-12-2021

03 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

05 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

06 ABE

16:00 Estadio de La Romareda

Partidua

Jardunaldia19 Real Zaragoza - SD Eibar

11 ABE

20:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia20 SD Eibar - Málaga CF

18 ABE

18:15 Estadio Gran Canaria

Partidua

Jardunaldia21 UD Las Palmas - SD Eibar

31 ABE

16:15 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia22 SD Eibar - R. Sociedad B