SDE / ALBISTEAK

Garaipenak ihes egin dio Anduva Eibarri (3-3)

Itzuli

09/10/2021 18:13

Eibarrek berdindu egin du Mirandesen aurka Ligako bederatzigarren jardunaldian. Garitanoren taldeak beste garaipen bat lortzeko aukera on bat ihes egiten utzi du. Armaginek Simon Morenoren gol goiztiarra iraultzea lortu dute lehen zatian. Bigarrenean, hirugarrena egitea lortu dute. Baina etxekoek beste bi egin dituzte markagailua berdintzeko.

Nahiz eta lehen minutuetan sentsazio onak izan, Mirandes aurretik jarri da partidako 7. minutuan. Geldikako jokaldian batean Morenok egin du lehen zutoinean markagailuan aurrea hartzeko. Joan den asteburuan egin bezala, Garitanoren mutilek ez dute fedea galdu eta berdinketa bilatu dute.

Hala, emaitza iraultzea lortu dute lau minutu eskasetan. 33.ean, Stoichkovek berdinketaren gola sartu du, eta 37.ean, Corpasek markagailua irauli du penalti puntutik.

Bigarren zatian, taldeak kontraeraso bikain batez aldea handitzea lortu du. Edu Exposito izan da golegilea. Ostera, armaginek partida erabakita uzteko aukera izan dute, baina ez dute lortu eta 70. minutuan Burgosek penaltia egin du. Iñigo Vicentek ez du hamaika metroetatik huts egin, 2-3.

Eibar partida lokartzen eta kontraerasoan ezustean harrapatzen saiatu da. 88.ean, Blanco Leschukek aukera paregabea izan du laugarrena egin eta partida erabakita uzteko. Argentinarrak ez du asmatu bere jaurtiketan eta hurrengo erasoan Bruguék area barruan aurrea hartu du eta amaierako 3-3koa eskuratu du.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 22-10-2021
Sarrerak erosi

18 URR

16:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak itxita

19 URR

21:00 Estadio Heliodoro Rodríguez López

Partidua

Jardunaldia11 CD Tenerife - SD Eibar

20 URR

15:15 Ipurua (anexo)

Lan saioa

Ateak itxita

21 URR

17:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

22 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia12 SD Eibar - FC Cartagena

23 URR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita