SDE / ALBISTEAK

Eibarren Japoniako lagunarte ofizial berria

Tokyoko Eibarren lagunartea inauguratzeko antolatu den bideokonferentzian parte hartu du Takashi Inuik

Itzuli

04/04/2016 15:10

SD Eibarrek lagunarte ofiziala du Japonian, eta bideokonferentzia baten bidez inauguratu dute. Alex Aranzabal SD Eibarreko presidenteak, Robert Verdier lagunartearen presidenteak eta Takashi Inui Eibarreko jokalari japoniarrak hartu dute parte bideokonferentzian, Eskozia La Brava lagunarteko ordezkariekin batera.

Aranzabalek esan duenez, «ohorea eta pribilegioa da Tokyon lagunartea izatea, eta Japonian Eibarreko zaleak egotea».

Gogorarazi du Eibarrek 24 lagunarte ofizial dituela hamaika herrialdetan, eta duela gutxi arte amets hutsa zela, duela hiru urte bi besterik ez zituelako. Espainiatik kanpo, Janponian ez ezik, Txinan, Alemanian, Grezian, Estatu Batuetan, Zipren, Polonian, Mexikon, Israelen eta Frantzian ditu lagunarteak.

Gaur, inaugurazioaren egunean, gainera, Gasteizko «Eibar-Gasteiz» peña ofiziala dela egiaztatzeko dokumentazio guztia iritsi da Eibarrera.

«Ohorea da lagunarte txikitxo hau izatea», esan zuen Robert Verdierrek, eta etorkizunean oso handia izateko konfiantza agertu zuen. «Eibar Japonian ezagutarazten ari gara, eta espero dugu noizbait taldea Japoniara etorri ahal izatea bira bat egitera».

Ekitaldian, lagunarteko kide japoniarrek Takashi Inuirekin hitz egiteko aukera izan zuten, eta haietako batzuek Eibarrera etortzeko asmoa dutela esan zuten, hiria eta taldea bertatik bertara ezagutzeko.

Ekitaldiari amaitzeko, Euskal Herriko eta Japoniako jakiak dastatu ahal izan zituzten.

SDE / INSTAGRAM

SDE / HURRENGO PARTIDA

22:00 21-05-2022

21 MAI

22:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia41 SD Eibar - CD Tenerife

29 MAI

18:30 Santo Domingo

Partidua

Jardunaldia42 AD Alcorcón - SD Eibar