SDE / ALBISTEAK

Eibarrek garaipen handia lortu du Tenerifen eta lidergoan egingo du lo (0-1)

Tejerok bigarren zatian sartutako gol bati esker, eibartarrek hiru puntuak lortu dituzte Heliodoron estreinakoz

Itzuli

19/10/2021 23:34

Eibarrek garaipen handia lortu du Ligako hamaikagarren jardunaldian. Armaginek Teneriferi irabazi dute eta lidertzan egingo dute lo Sportingen porrotaren ostean. Alvaro Tejerok neurketaren azken txanpan sartutako golari esker hiru puntuak lortu dituzte eibartarrek lehen aldiz Heliodoro Rodriguezen.

Eibarri kosta egin zaio lehen zatian partidara egokitzea. Garitanoren mutilek ez dute euren jokoa inposatzea lortu eta sufritu egin dute atea hutsean mantentzeko. Yoelek behin baino gehiagotan esku hartu behar izan du etxekoen erasoko ekintzak bertan behera uzteko. Correderak lehen zatiko argiena izan du bere oinertan. Bere jaurtiketa Yoelek desbideratu du era ikusgarrian.

Bigarren zatian, armaginak hobeto sartu dira, eta 56.ean Alvaro Tejerok abagune ona izan du talda aurretik jartzeko. Hegalekoak area zapaldu du Correaren erdiraketa ona errematatu nahian, baina bere jauriketa Sorianok kornerrera aldendu du. Handik gutxira, Eladyk etxeko jokalariak egurrean jo du baloia.Partida irekia zen.

Taldeak hobera egin du aldaketekin eta 75.ean Tejero bilakatu da gaueko protagonista,  zapatakada ikusgarria sare barrura bidalita. Etxekoak jota geratu dira, eta Garitanoren mutilek abantaila mantentzen jakin dute amaierara arte. Eibarrek lehen garaipena lortu du Heliodoro Rodriguezen eta lidertzan egingo du lo.

SDE / J11 LaLiga SmartBank

  • Juan Soriano
  • Pomares (76')
  • José León
  • Mellot
  • Nikola Sipcic
  • Álex Corredera (45')
  • Rubén Díez
  • Álex Bermejo (57')
  • Pablo Larrea (45')
  • Victor Mollejo
  • Samuel Shashoua

Ordezkoak

  • Shaq Moore
  • Sergio González
  • Álex Muñoz (77')
  • Ethyan
  • Manu Apeh
  • Víctor Méndez
  • Míchel (45')
  • Aitor Sanz (45')
  • Carlos Ruiz
  • Elady (58')
  • Thierno
  • Dani H.
  • Yoel
  • E. Burgos
  • A. Tejero
  • Toño (45')
  • Frederico Venâncio
  • Feuillasier (16')
  • Sergio A.
  • Oscar Sielva (63')
  • Edu Expósito
  • José Corpas (45')
  • Stoichkov (79')

Ordezkoak

  • Aketxe
  • Blanco Leschuk (45')
  • Miguel Ángel Atienza
  • Javi Muñoz (64')
  • Rober Correa (45')
  • Yanis (17')
  • Ander
  • Antonio Cristian
  • Olabe
  • Quique (80')

Estadioa

Estadio Heliodoro Rodríguez López

Gol

  • 0-1 (75'). A. Tejero

Epailea

Iosu Galech Apezteguía …. zigortu zuenÁlex Corredera (33'), Pablo Larrea (35'), Victor Mollejo (81'), Míchel (92') -rena CD Tenerife y E. Burgos (72') -rena SD Eibar. … gorri zuzenaz kanporatu zuenVictor Mollejo (86') -rena CD Tenerife .

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 06-12-2021

03 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

05 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

06 ABE

16:00 Estadio de La Romareda

Partidua

Jardunaldia19 Real Zaragoza - SD Eibar

07 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

09 ABE

11:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

11 ABE

20:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia20 SD Eibar - Málaga CF