SDE / ALBISTEAK

Eibarrek bere ziurtagiriak berritu ditu eta kudeaketa-sisteman erreferente izaten jarraitzen du

Ziurtagiri bikoitza Ligako eskakizunekin alderatuta, beste urrats bat da

Itzuli

15/09/2021 12:58

Eibarrek kudeaketa-sisteman erreferente izaten jarraitzen du UNE 19601 Ziurtagiria (zigor arriskuen kudeaketa-sistema egokia balioztatzen du) eta UNE-ISO 37001 (Eroskeriaren aurkako kudeaketa-sistema) berriztu ondoren.

Bi ziurtagiriak SD Eibarrek Kudeaketa-Sistemaren arloan, eta klubaren egunerokoa aintzat hartuta, egindako auditoretzaren ondorio dira.

AENORrek igorritako ziurtagiri berriak nazioartean erreferente moduan kokatzen du SD Eibar kirol zein futbol profesional arloan. Agiriak klubak araudiaren konplimendua betetzen duela adierazten du eta eraskusten du Eibarrek zuzenbidearekiko duen gardentasuna, etika, ardura eta errespetua.

Jasotako bi ziurtagiri hauek adierazten dute Eibarrek aise betetzen duela La Ligak, beren Estatutu Ofizialetan, Zigorrak Saihesteko Kudeaketa-Sistemen arloan, klubei zein sozietate anonimoei exigitzen diena.

UNE 19601 eta UNE-ISO 37001 izatearen onura nagusiak hurrengoak dira: klubean delituak ekidetea eta klubaren irudi ona bermatzea. Horrez gain, jasotako errekonozimenduak SD Eibarren negozioaren hazkunde gorakorrean abantaila lehiakorrak ekarriko ditu. Besteak beste, nazioartean klubak dituen akziodunekin duen harremana sendotzearen ondorioz.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 22-10-2021
Sarrerak erosi

18 URR

16:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak itxita

19 URR

21:00 Estadio Heliodoro Rodríguez López

Partidua

Jardunaldia11 CD Tenerife - SD Eibar

20 URR

15:15 Ipurua (anexo)

Lan saioa

Ateak itxita

21 URR

17:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

22 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia12 SD Eibar - FC Cartagena

23 URR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita