SDE / ALBISTEAK

SD Eibarren Foro Estrategikoa sortu da

SD Eibarren Foro Estrategikoa eratu zen atzo, erakunde publikoetako hogeita hamar bat ordezkariren presentziarekin, horien artean, Miguel de los Toyos Alkatea, alderdi politikoak, Eibarren pe?ak, kirol klubak, merkatariak, enpresak, kazetariak eta hezkuntza arloko pertsonak.

Itzuli

28/10/2013 10:07

SD Eibarren Administrazio Kontseiluko kideak ere bertan izan ziren, Kirol Zuzendaritzako kideak, entrenatzaileen taldeko kideak eta sail ezberdinetako langileez gain.

SD Eibarren Presidentea den Alex Aranzabalen hitzetan, "organo garrantzitsua da honakoa, ekarpen eta sentsibilitate ezberdinak jasotzeko asmoa duena, denon artean Klubaren kudeaketa tresna garrantzitsuena den Plan Estrategikoa gida dezagun".

Plan hau, Kluba 2015 eta 2017 artean zuzentzeko diseinaturikoa, zirriborro fasean da momentu honetan. 102 parte-hartzaileren ekarpenak jaso ondoren, bere osaketa eta garapena izango dira aurrerantzean eman beharreko pausoak".

Foro Estrategikoa organo iraunkor gisa sortu da, aldizka bilduko dena eta 30-35 pertsonaz osatua egongo dena. Bost azpiforotan banatuko da, Klubaren kudeaketaren bost ardatz estrategikoen arabera:

-Kirol Eredua

-Garapen Sozial eta Ekonomikoaren Eragile

-Kudeaketa Eredu Aurreratua

-Eibar Marka

- Ipurua Tallarra

Datorren larunbatean, azaroak 14, Eibarko Udaletxeko hall-ean "Work&Coffee Open Session" deituriko lan jardunaldia izango dugu, Eibarren eta bere Plan Estrategikoaren etorkizunari buruz eztabaidatu nahi duen guztiari irekia egongo dena.

Atzoko ekitaldian, Alex Aranzabalek zera azpimarratu nahi izan zuen, "honen guztiaren atzean, Eibarrek futbolaren maila gorenean jarrai dezan egindako apustua dago".

 

SDE / HURRENGO PARTIDA

16:00 06-12-2021

06 ABE

16:00 Estadio de La Romareda

Partidua

Jardunaldia19 Real Zaragoza - SD Eibar

07 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

09 ABE

11:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

11 ABE

20:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia20 SD Eibar - Málaga CF

15 ABE

21:00 Estadio Heliodoro Rodríguez López

Partidua

Jardunaldia2 CD Tenerife - SD Eibar

18 ABE

18:15 Estadio Gran Canaria

Partidua

Jardunaldia21 UD Las Palmas - SD Eibar