SDE / ALBISTEAK

Bryan Gil, lehen internazionala Eibarren elastikoarekin

Beste jokalari batzuk talde armaginean jokatu aurretik edo ondoren izan dira internazionalak

Itzuli

15/03/2021 18:59

Luis Enriqueren gaurko deialdiarekin, Bryan Gil Espainiako selekzioak deitu duen lehen jokalaria bihurtu da klubaren historian.

Eibarren jokatu duten beste futbolari batzuk ere egon dira, talde armaginetik pasa aurretik edo ondoren nazioarteko jokalari izan direnak, horien artean Munduko bi txapeldun: Xabi Alonso eta David Silva.

Espainiako selekzio absolutoarekin internazionak izandako Eibarreko jokalarien zerrenda honako hau da:

  • Josetxo Araquistain (Azkoitia). Eibarren jokatu zuen 1955-1956 denboraldian. 1960tik 1962ra 6 aldiz izan zen inernazionala. Garai hartan Realeko atezaina zen eta gero Real Madrilekoa izan zen.
  • Jose Eulogio Garate. 1963 eta 1965 artean jokatu zuen Eibarren. Atletico Madrilen jokatzen zuen.
  • Agustin Guisasola (Eibar). Eibarren jokatu zuen 1969 eta 1971 artean. Behin nazioartean, 1980an, Athleticen jokatu zuen.
  • Diego Alvarez. 1971 eta 1974 artean jokatu zuen Eibarren. 1980an Realean jokatu zuenenan, internazionala izan zen.
  • Xabi Alonso. Eibarrek jokatu zuen 00-01 denboraldian. 114 aldiz internazionala eta 16 gol. 2008an eta 2012an Europako txapelduna izan zen, eta 2010ean Munduko txapelduna.
  • David Silva. Eibarren jokatu zuen 2004-2005 denboraldian. Internazionala, 2006 eta 2018 artean. 125 partida eta 35 gol. 2008an eta 2012an Europako txapelduna izan zen, eta 2010ean Munduko txapelduna.
  • Aitor Lopez Rekarte. Eibarren jokatu zuen 2008-2009 denboraldian. 2004an Realeko jokalaria zela internazionala izan zen.
  • Manu del Moral. Eibarren jokatu zuen 2014-2015 denboraldian. 2011n Getafen jokatu zuen eta han izan zen internazionala.

Datu hauek, SD Eibar Fundazioko Patronatuko kidea den Jesus Gutierrez historialariarengandik eskuratu dira.

SDE / Agenda

06 MAI

10:45 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

07 MAI

10:45 Ipurua

Lan saioa

Gimnasioa

08 MAI

10:45 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

09 MAI

14:00 Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia35 Getafe CF - SD Eibar

13 MAI

20:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia36 SD Eibar - Real Betis

Agenda ikusi