SDE / ALBISTEAK

Bi afizio eredugarrien senidetzea eta Leganeseko bi zaletuei gonbidapen berezia

SD Eibar eta CD Leganesen arteko partiduak talde bien afizioak berriz elkartzeko balio izan zuen

Itzuli

02/05/2017 16:24

Urteak ziren elkar ikusi ziren azken alditik, baina igandean ohore handiz jaso zuten Leganesen afizioa Ipuruak zaletuek. Eibarren Lagunarteen Nazioarteko Federazioak etxeko-lanak eginda zituen. Hasteko, bazkari handia eta, kafearen ostean, Leganesen Lagunarteen Federazioa jasotzeko opari-sorta.

Afizio bien hainbat ordezkari joan ziren ekitaldira, eta Eibarren Lagunarteen Federazioaren presidenteak, presidenteordearekin batera, ongi-etorri eta eskerreko berba batzuk bota zituzten. “Euren ispiluan begiratzen gara, zuen afizioak duen onarpena lortzea nahiko genuke”. Amaia Gorostizak, bere aldetik, “hau zuen etxea da, denbora askoan zehar Lehen Mailan geratzea espero dugu eta afizio biak orain arte bezain harreman ona izaten jarraitzea”.

Lagunarteak jasotzeaz gain, SD Eibarrek lehiaketa bat jarri zuen martxan sare sozialetan Leganesen zaletuak Ipuruara joan zitezezn talde biak berriz ikustera. Irabazleek euren istorioa kontatu ziguten SD Eibarren TB-n, euren bihotzean SD Eibarrentzat tokitxo bat izango duten Leganeseko aita-semeak.

Lagunarteek Nazioarteko Federazioak eta SD Eibarrek ekintzak itxi nahi dituzte denboraldiari amaiera honetan senidetzea eta Ipuruako harmailetan giro ona bultzatzeko.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 29-11-2021
Sarrerak erosi

30 AZ

11:30 Ipurua (anexo)

Lan saioa

Ateak itxita

01 ABE

11:30 Ipurua (anexo)

Lan saioa

Ateak itxita

02 ABE

19:00 Urbieta

Partidua

Jardunaldia1 Gernika - SD Eibar

03 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

05 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

06 ABE

16:00 Estadio de La Romareda

Partidua

Jardunaldia19 Real Zaragoza - SD Eibar