SDE / ALBISTEAK

Armaginek 0-3 galdu dute Atletico Madrilen aurka eta ez dute punturik atera etxean

Saiatu diren arren, Eibarrek ez du golik lortu

Itzuli

21/11/2021 14:00

Emakumezkoen lehen taldeak 0-3 galdu du Atletico Madrilen aurka, Unben. Armaginei maldan gora jarri zaie neurketa hasi eta berehala. Atletico Madril partida 3. minutuan  aurreratu da, Maitane Lopezek area txikitik egindako golari esker. Horrela, Madrileko taldeak markagailua ireki du partidua hasi berri. .

Neurketako 10. minutuan iritsi da armaginen lehen jokaldi arriskutsua. Aida Estevek porteriara jaurti du korner bat aprobetxatuz, baina Atletico Madrileko atezainak jaurtiketa gelditu du.

Partidako 21. minutuan, Eibar minutu onak jokatzen ari zenean, bisitarien bigarren gola iritsi da. Barbara Latorrek aldea handitu du markagailuan, baloia loratu ostean.

Armaginek aldeak murrizten saiatu diren arren, lehen zatia 0-2 amaitu da markagailuan.

Armaginak oso ondo sartu dira partidara bigarren zatian. Hasiera ona jokatu duten arren, Atletico Madrilek goizeko hirugarren gola sartu du. Deyna Castellanosek markagailuan aldea areagotu du, areaz kanpotik egindako jaurtiketa baten bitartez. 

Partidako azken minutuetan, armaginek lehen gola lortzeko aukerak sortu dituzte. Aukerarik argiena Miriam Rodriguezek izan du 88. minutuan, baina faltaz egindako bere jaurtiketak langa jo du. Luzapenean, Maria Llompartek gertu izan du 1-3koa, baina bere jaurtiketa desbideratuta joan da.

Horrela, Eibarrek ez du golik sartu, eta partida zero-hiru amaitu da.

SDE / HURRENGO PARTIDA

19:00 02-12-2021

03 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

05 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

06 ABE

16:00 Estadio de La Romareda

Partidua

Jardunaldia19 Real Zaragoza - SD Eibar

11 ABE

20:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia20 SD Eibar - Málaga CF

18 ABE

18:15 Estadio Gran Canaria

Partidua

Jardunaldia21 UD Las Palmas - SD Eibar

31 ABE

16:15 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia22 SD Eibar - R. Sociedad B