SDE / ALBISTEAK

Itzuli

08/10/2021 13:38

Gaizka Garitanok iragarri duenez, bihar Anduvan Mirandesen aurka jokatuko duten partida "txandakakoa" izango da, eta "erasoan min egiteko aprobetxatu behar dugu, haiek atzean despisteren bat izan dezaketenean".

Partidaren aurreko prentsaurrekoan, Mirandesen erasoko jokalarien "talentua" azpimarratu du entrenatzaileak. "10-15 minutuko boladak dituzte, erasoko futbolarekin min handia egin dezakete".

Mirandes

"Mirandes on bat espero dut. Hitza bat erabili beharko nuke haiek definitzeko, talentua da. Talentu handia dute zelai erdian. Oso jokalari azkarrak dira eta jende ezberdina dute. Jende gazte asko dute goian, talentu handikoak".

"Beti nahiago dut bolada onean datorren talde bati aurre egin, eta ez emaitza txarretatik datorren bati. Ibizako adibidea dugu joan den astean, hilabeteak zeramatzaten partidarik galdu gabe. Normalean gehiago begiratzen diot nire taldeari, baina badakigu Mirandesen maila. Haien aldeko giroa aurkituko dugu, zelaia beteta. Jokatzeko pilak jarri beharko ditugu, umilak izan, partida ona egiten saiatu eta erasoa jo behar dugun momentuak aprobetxatu".

"Anduvan partida asko jokatu ditut eta joan naizen taldearekin asko sufritu dut".

Boladen partida

"Anduvan boladak daude. 10-15 minutuko boladak dituzte, erasoko futbolarekin desegiten zaituztenak. Gero, beste fase batzuetan ere arazoak dituzte eta aprobetxatu egin behar duzu".

"Fasez osatutako partida espero dut, eta sufritzen jakin beharko dugu. Laguntza askorekin defendatu beharko dugu eta erasoan aprobetxatu egin behar ditugu haien despisteren bat min egin ahal izateko".

Intentsitatea

"Aurrekoan lehen zatian lo atera ginen, kontrako taldea gu baino askoz hobeto atera zen eta asko kostatu zitzaigun. Pilak jarri behar ditugu eta jakin behar dugu % 100 ematen ez badugu edozein taldek irabaziko gaituela. Prest ibili behar dugu, partida joan den astean hasi genuena baino askoz hobeto hasi berhar dugu eta joan den astean amaitu genuen bezala amaitu. Zaila da Bigarren Mailan partida bateko 90 minutuak irabaztea. Kalitatea ateratzen duten tarteetan sufritzen jakin behar da, eta nagusitasun-tarteetan gaudenean gola egin.

Defentsa

"Atea hutsean mantentzea kostatzen ari zaigu, hainbat arrazoirengatik. Oso aukera gutxi jaso ditugu eta sailkapenean gora egiteko behar baino gol gehiago egin dizkigute. Hori minimizatu behar dugu.

"Oraindik hobetu behar dugu. Imajinatzen dudan eta lortu nahi dudan taldetik urrun gaude oraindik. Sailkapenean gora egiteko gauzak hobetu behar ditugu eta horretan ari gara. Orain ondo gaude, baina ez nago pozik eta asko hobetu beharreko gauzak ikusten ditut taldean ".

"Erasoko mugimenduak oso ondo hartu ditugu. Erasoko taldea oso ondo mugitzen da, eta hori izaten da futboleko gauzarik zailena. Uste baino pixka bat lehenago lortu dugu, eta, aldiz, defentsarako koordinazioa pixka bat gehiago kostatzen ari zaigu. Sendoa izatea da asmoa, gutxi egokitzea eta egiten ari garen futbol erasokorrarekin jarraitzea ".

Eibarreko zaleak

"Jendea elkartzen, gero eta jende gehiago dago gurekin Ipuruan. Ipuruan futbol ona ikusten ari dira eta taldea irabazten ikusten ari dira. Anduvan euren aldeko giroa egongo da eta Eibarko jendea ikustea garrantzitsua izango da, Ipuruara ere jende gehiago etorri ahal izateko. Eibarreko zaleen eta gure artean batasun hori izatea espero dut. Eibartik Anduvara 200 joan ahal izatea beti eskerrak emateko da".

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 22-10-2021
Sarrerak erosi

19 URR

21:00 Estadio Heliodoro Rodríguez López

Partidua

Jardunaldia11 CD Tenerife - SD Eibar

20 URR

15:15 Ipurua (anexo)

Lan saioa

Ateak itxita

21 URR

17:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

22 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia12 SD Eibar - FC Cartagena

23 URR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

31 URR

18:15 Estadio Municipal José Zorrilla

Partidua

Jardunaldia13 Real Valladolid CF - SD Eibar