Abonatuen Kanpaina 2026
SD Eibarrek 2026ko abonuen berritze egutegia eta baldintzak aurkezten ditu, “zazpitik bat” lelopean. Eibarrekoa izatearen harrotasuna ospatzen duen kanpaina da. Ez klub handiaren ikuspuntutik, baizik eta gizakiaren neurrira egindako talde baten egiazkotasunetik. Hurbila. Benetakoa. Errotua.
SD Eibarrek 2026ko kuotak aurkezten ditu, azken denboraldietako kuoten aldean %10eko igoerarekin; neurri hori jada iragarri zen 2025eko abonatuen kanpainan. Azken urteetan SD Eibarrek kuotak bere horretan mantendu ditu; hala ere, kanpaina honetan igoera aplikatzen da, neurri haundi batean inflazioaren eta KPIaren igoeraren ondoriozko egoera ekonomiko orokorrari erantzunez. Ondorioz, 2027. urterako eta ondorengo kanpainetarako, SD Eibarrek KPIaren igoeraren arabera kuotak eeuneratzeko skubidea gordetzen du.
Igoera hori baldintzatuta dago abonatuek 2025ean jokatutako partidetan izan dituzten bertaratze eta egindako lagapenen araberako kuota-sistema aldakorrarekin. 2026ko ekitaldi honetan dinamika hori mantentzen da; horrela, bertaratze eta lagapena kontuan hartzen jarraituko da 2027ko berritzerako tarifan deskontu gisa.
Berritzea banku-helbideratzearen bidez egingo da 2026ko urtarrilaren 2an. Berritu nahi ez duten abonatuek baja eska dezakete, horretarako baja-formulario ofiziala betez eta jakinaraziz; formulario hori Ipuruan bertan eskuratu daiteke edo, bestela, socios@sdeibar.com helbidera idatziz eskatu.
Gainera, kanpaina honetan Ipuruko eserleku-aldaketak errazten dira, urtarrilaren 7tik aurrera eskuragarri egongo direnak. Klubak eserleku-aldaketa egiteko aukera eskaintzen du, lehentasuna emanez 1., 2. eta 3. ilaretako abonatuei, baita familia-berregituraketa egin nahi duten abonatuei ere. Eserleku aldaketak iritsiera hurrenkeraren arabera kudeatuko dira, aurrez aurre soilik, Orsaixanen.
“Zazpitik bat”
Zazpi egunetik behin… Eibarrek jokatzen du
Eta behin bakarrik senti daitezkeen emozioak esnatzen ditu
Zazpi isilunetik bat… ilusio oihu bilakatzen da.
Izan ere, batzuetan, jaurtiketa bakar bat gai da herri oso bati amets eginaratezko
Zazpi oroitzapenetik bat … Ipuruan gertatzen da
Isiltasunak ere historiak kontatzen dakien toki bakarrean.
Horregaitik… Zazpi eibartarretatik bat, Eibarren harpideduna da.
Hemen, Ipuruaren erritmoan egiten digu taupa bihotzak…
eta hurrengo taupada, zure izan daiteke.