Skip to main content

Abonatuen Kanpaina 2025

Talde baten atzean zalego bat dago, bat egin ondare batekin. 

 

Eibar Kirol Elkarteak abonatu kanpaina hasi du, "Bat egin ondare batekin" lelopean. 

 

Kanpaina honetan ondarea aipatzen da, ondorengoei uzten edo transmititzen zaiena; kasu honetan, maitasuna eta gure koloreekiko baldintzarik gabeko grina. Bi kolore, sentimendu bat. 

 

Kanpaina honetan abonuen prezioei eutsiko zaie eta abonatuek hiru edo bost kuotatan zatitu ahalko dute ordainketa. 

 

Talde armaginak 6.300 abonatu baino gehiago ditu gaur egun, eta erronka ahalik eta abonatu gehienen jarraipena bermatzea da. Zaleak dira gure taldearen motorra, eta funtsezkoa da ahalik eta zale gehienen babesa izatea. 

 

Berriztatzea banku-helbideratzearen bidez egingo da 2025eko urtarrilaLen 9an. Abonua berritu nahi ez dutenek horretarako aukera izango dute, bazkide gisa baja emateko inprimaki ofiziala jakinaraziz eta betez. Inprimaki hori Ipuruan bertan lor daiteke edo hala eskatuz gero, socios@sdeibar.com. helbidera idatziz. 

 

Kanpaina honen berritasun nagusia kuoten sistema aldakorra berreskuratzea da; 2025 jokatzen diren partidetan abonatuek bertaratze edo eserleku lagapenen araberakoa. Horretarako, asistentzia eta eserleku lagapenak, biak, kontuan hartuko dira 2026 urteko abonuaren tarifan eragiteko.  

 

Eserleku bat ere ez hutsik. Neurri honen helburua Ipuruako harmaila betetzen saiatzea da. Zelaia betetzea funtsezkoa da taldeak, bere zaleek bultzatuta, Ipurua gotorleku bihur dezan.

 

Eibar Kirol Elkarteak historian zehar izan duen arrakastaren zati handi bat Ipuruan etxean jokatuko dituen partidetan egindako lan ona izan da beti, eta denboraldi hau horren beste adierazle bat da.

 

Talde baten atzean, zalego bat dago. 

 

Image