Skip to main content
EU

2013-15

Image

75 URTEREN OSTEAN, LEHEN MAILA ETA IZARREN LIGA ETORRI ZIREN

Denboraldi hartako helburu aitortua Bigarren A mailan mantentzea izango zen. Urtea hainbat zalantzekin hasi zuen taldeak, baina Bigarren B Mailan hainbesteko arrakasta lortu zituen multzoa mantentzea aukeraketa egokia izan zen. Gainera, utzita etorri zirenek zein erosi ziren jokalariek maila ona eman zuten kasu gehienetan.

Denboraldia aurrera zihoan eta askok taldeak esfortzua ordainduko zuela uste bazuen ere, kontrako egoera eman zen. Klubak erakutsi zuen jokoak zein eraginkortasunak txunditu egin zuen jendea. Eibarrek historiako Lehen Mailarako igoerarekin amesten zuen. "En primavera el Eibar en Primera" eta "Eibar Primeran" bihurtu ziren hiritarren goiburu, eta ez zen leiho bakar bat ere gelditzen Eibarren banderarik ez zuena.

Estasia 2014ko maiatzaren 25ean iritsi zen, Ipuruan Alavesi 1-0 irabazi ostean. Baina oraindik beste zelai batean gertatzen ari zenaren zain egon beharra zegoen. Jarraitzaile askok telbistaren edo irratiaren bidez jakin zuten Huelvako Recreativok buelta eman ziola partiduari Las Palmasen, Eibarren igoera matematikoa egi bihurtuz 75. Urteurrena gertu zegoen hartan. Hiria festa bihurtu zen, eta cava amaitu zen... eta hori asko esatea da Eibarren.

Ekainaren 7an, historian lehenengo aldiz Bigarren A Mailako txapeldun bilakatu zen, Deportivok Gironan jaso zuen porrotari esker. Untzaga Plazan taldeari egin zitzaion harrera historian izan zuen harrerarik jendetsuena izan zen. Milaka pertsonek bete zuten bai plaza eta baita inguruko kaleak ere, taldekideak zeramatzan autobusa erabat oztopatuz.

Kirol arrakastarekin batera kudeaketa arrakasta bat etorri zen, izan ere, pronostikoek kontrakoa bazioten ere, SD Eibarrek bere kapitala zabaltzea lortu zuen, legediak exigitzen zuen zifrara iritsi arte. Legedi injustu hark, zero defizita eta zorrik ez zuen taldea Bigarren B Mailara jaisteko arriskuan jarri zuen momentu hartan.

Marketing kanpaina berritzaile eta arrakastatsu bati esker, "Defienda al Eibar-Eibar Defendatu" izenekoa, Klubak hainbat herrialdetatik etorri ziren donazio txiki ugari jaso zituen 1,9 milioi euroko zifrara iritsi eta eskatzen zitzaion kopurua gainditzeko.

Gaur egun jokatzen ari den 2014-15 denboraldian, taldeak jendea txunditzen jarraitzen du ematen ari den maila dela eta, eman behar lukeenaren oso gainetik baitago Klubaren aurrekontuari begiratzen badiogu. Kirol arloan gauzak oso ondo baldin badoaz, erakunde mailan Eibarren etorkizuna sendotzeko erronka ez da xumeagoa. Bere 75. Urteurrenean, gerra ondorengo urteetan sortu zen talde apala "Izarren Liga" delakoa ari da jokatzen, munduko talde onenen artean, duintasuna, esfortzua eta lana uztartuz: Eibarren 75 urtetako historian zehar oinarri izan diren balioak, hain zuzen ere.

Urteak pasako dira, kirol arloan maila batean edo bestean arituko da taldea, jokalariak, zuzendariak eta jarraitzaileak aldatuko dira, baina talde armaginak Eibarko hiriaren balioak eta nortasuna mantenduko ditu: "Eibar hiri guztiz eredugarria", "Eibar donde el trabajo es arte".

AUPA EIBAR!