2009-13
LAU DENBORALDI ZAIL BIGARREN B MAILARA BUELTAN
2009-10 denboraldia aro zail baten hasiera izan zen. 2.A Mailara igotzeko hiru saiakera antzu izan ziren, garrantzitsuena 2010-11 denboraldian Sabadell-en aurkakoa izanik. Bigarren B Mailan igarotako lau denboraldiak oso konplexuak izan ziren, baina zalegoak ez zuen zilarrezko mailara igotzeko esperantzarik galdu. Taldea oso lehiakor aritu zen baina jokatu zituen promozioetan ez zuen helburua eskuratzerik lortu.
2012. Urtean, Klubak entrenatzaile gazte baten esku utzi zuen taldea, armaginekin jokatu zuen garaian oso jokalari garrantzitsua izandakoa, 2005. urtean Lehen Mailara igotzeko puntuan egon zena. Gaizka Garitano kapitain handia, bigarren taldearen entrenatzailea zena, lehen taldearen buru izendatu zen.
Bere lehen denboraldian, kondairazko Kopako kanporaketa jokatu zuen Athletic Club-en aurka. Ipuruan 0-0 amaitu ondoren, Arruabarrenak penaltiz sartu zuen golak bilbotarren kanporatze historikoa ekarri zuen. 88. minutuan Adurizek egin zuen golak ez zuen Eibartarrei garaipena kentzeko balio izan.
Denboraldi hartan bertan ordea, zerbait hobea ere lortu zuen ordea. Ligan bigarren postuan amaitu ondoren, Alavesen atzetik, taldeak 2.A Mailara bueltatzea lortu zuen, Alcoyanoren aurkako kanporaketa agonikoaren ostean (Diego Jiménezek 90. minutuan sartutako gol salbatzaileari esker) eta Hospitaleten aurkako beste kanporaketa lasaigo bat jokatu ondoren.