Skip to main content
EU

1940-53

Image

KLUBAREN FUNDAZIOA: HASIERAK ERREGIONAL ETA HIRUGARREN MAILETAN

Behin guda amaituta, Deportivo Gallo eta Unión Deportiva Eibarresak euren indarrak batzea erabaki zuten, Eibar Fútbol Club sortuz -Juan Artamendi lehendakari zela- Erregional mailan euren ibilbidea hasteko asmoz. Urte batzuk geroago Sociedad Deportiva Eibar izena hartuko zuen taldeak.

Gerra ondorengo urte latzetan, taldea noizean behin hasi zen jokatzen, eta honek bere jarraitasuna oztopatu zuen. Honela, 1942-1943 denboraldian txapelketa ofizialetatik kanpo geratu zen taldea.

1943-1944 denboraldian SD Eibar izenaz hasi zen jokatzen taldea, Gipuzkoako Futbol Federakuntzak emandako ekipazio berria jantzita, elastiko urdin eta granatea eta galtza urdinez osatua, 75 urte ondoren soinean daramatzan kolore berberak, alegia.

1914. urtean iritsi zen futbola Eibarrera, Otaola-erdikua zelaian jokatzen zena. 1940. urtetik aurrera, Txaltxazelaiko zelaia ere erabiltzen hasi zen. SD Eibar Lerungo zelaian ere aritu zen, espazio faltari aurre egiteko asmoz Elgoibarrekin akordio bat lortu ondoren. Futbol zelai propio eta egoki bat izateko zailtasuna 1947-1948 denboraldian konpondu zen, Ipurua zelai berriaren inaugurazioarekin, zeina taldearen egoitza sozial zein kirol-egoitza bilakatu zen.

Erregional Preferenteko Lehen Maila 1949-1950 denboraldian sortu zen, eta urte haren amaieran Eibar Hirugarren Mailara igo zen. Untzaga Plazan sekulako harrera jaso zuen taldeak, eta hura izan zen urteetan zehar mantenduko zen jarraitzaileen eta taldearen arteko harreman historikoaren aurreneko erakustaldia.

52-53 denboraldian heldu zen hurrengo arrakasta, Bigarren Mailarako igoerarekin.

Urte hartan bertan, titulu nazional bat irabazi zuen lehen aldiz, Espainiako Afizionatuen Txapelketa alegia, Rayo Vallecanoren aurka Zaragozan jokatu zuen finalean. Hiriaren harrera historikoa izan zen, non jokalariak minibus batean paseatu ziren, hiritarrei garaikurra harrotasunez erakutsiz.